Abian dauden ekintzak

BAKETIK: ARANTZAZUKO BAKE ZENTROA

Data: 2006 / 10 / 06

BAKETIK, Arantzazuko Bake Zentroak, 2008a baino lehen mila eragile trebatu nahi ditu berradiskidetzean

Prestatze ikastaro batean parte hartzeko prest dauden 1.000 boluntario bilatuko ditu, bizikidetasunaren inguruan efektu biderkatzailea eragiteko.

Egiten duguna eta nola egiten dugun, horixe da hobekien deskribatzen gaituena. Horregatik, proposamen teorikoez gain Baketik taldeko lehen aurkezpena proiektu zehatz batekin lotuta egotea nahi izan dugu. Baketik erronka praktiko eta zehatz batekin jarri da martxan. 2008a baino lehen mila eragile trebatu nahiko genituzke berradiskidetzean. Hau da gure jardueraren egitasmo nagusia 2006/07 ikastarorako eta horregatik hauxe da hobekien deskribatzen gaituen proiektua. Bider Mila proiektua izendatu dugu, bizikidetasunerako efektu biderkatzailea bilatzen duelako. Baina, erronka hau aurrera ateratzeko, oinarrizko trebakuntza jasotzeko 1.000 boluntario behar ditugu lehenik eta behin.

Informazio gehiagorako:
www.baketik.org

 

Argibideak

 
 
bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue