bidean - sarrera Nortzuk gara || Harremana ||

Martxan dagozan ekintzak

HIRI-UDALEKUA 2015 - LAN-ESPARRUA (Bilbo)

Data: 2015 / 05 / 05

GAZTEENTZAT aukera aberasgarria (18 urtetik gorakoentzat), euren atsedenaldia eta oporraldiko egun batzuk nahi dabenentzat, beste batzuen onerako eskeiniz. KONPROMESUA pertsonala eta DOHAINTASUNA dira euren ezaugarri azpimarragarrienak eta euren planteamentuan aipagarrienak.

Txanda bi izango dira:

- 1. txanda: ekainaren 30tik uztailaren 10era
- 2. txanda: uztailaren 11tik 23ra.


Barriro datorkigu EKINTZA honen barria, berezia baizen ederra guretzat, eta gainera nun eta Bilbon. Guk, geure txikitasunetik, Biden.net webguneko Adiskideak JAKITUN JARRI GURA DOGUZ; gitxien uste dan lekuan sentidu leiteke norbait DEITUA ekintza honetan parte hartzera.

Eskeintza bat besterik ez da, hain zuzen, GAZTEENTZAT aberasgarri (18 urtetik gora) eta euren denpora eta dohaiak KONPARTIDU gure dabezanak, besteen onerako ipiniaz. Hori bai: KONPROMESU pertsonala eta DOHAINTASUNA dira ekintza honen ezaugarriak.

ONDOKO ARTXIBOA eskeintzen deutsugu eta han aurkituko dozuz hur-hurretik ekintza honen planteamentuaren zehaztasunak. Baita ere, Talde Koordinatzailearen telefono zenbakiak eta emailak.

Ekintza honetan jartzen dogu gure ekarpen xume hau (askorengana zabalduz) eta gure ZORIONAK txaloz eta bihotzez emonak ekintza hau martxan jartzen laguntzen daben pertsona, alkarte eta erakunde guztiei. Baita gure agurrik beroena parte hartuko daben BOLUNTARIO guztiori.

Izan bihotz eta dana ondo jazo dakizuela! Bihotz beteko gure laguntza!

Hiri-barruko Udalekua-2015 (Gazteleraz)

 

Argibideak

 
 
bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue