bidean - sarrera Nortzuk gara || Harremana ||

Martxan dagozan ekintzak

Hiri-Udalekua 2014 - Boluntario talde baten esperientzia

Data: 2014 / 08 / 09

Boluntario-talde baten Esperienztia San Frantziskon (Bilbo)

Joan dan maiatzean banandu genduan diptiko bat hainbat parrokietara, alkarteetara, unibertsitatera eta aurreko urteetan boluntariodutzan lan egindakoei; holan hasi genduan 2014. urteko ibilbidea. Ekipo koordinatzaileak izan ditu bere batzarrak urtean zehar, Udalekua eta Lan-esparrua bideratzeko. Batzarretako zeregina hauxe izan da: adin txikikoentzako Udalekuetarako helburuak eta ekintzak antolatzea. Era berean, Koordinatzaileen alkarte beraren formakuntza lantzen joan gara, guztiok erizpide bardintsuak izan daiguzan, boluntario-taldeagaz eguneroko gogoetak prestatzerakoan.

Hainbat urte daroaguz udaleku honeek antolatzen. Ekintza hau alkarlanean daroagu Ahizpa Pasiotarrak eta Jesuitak, Caritas lagun dogula. Alkarlan honen bidez, kurtsoan zehar irauten dogu etenbako ekintzan sartuta, “Tximeleta” Haurtzaroko Egitasmoaren alde, Bilboko Alde Zaharreko San Anton parrokian kokatuta.

Uztailaren 1an hasi zan Udalekua “Marco de los Planetas” eskeiniz. Gai honegaz lotuta joan dira ekintza guztiak. 6tik 15 urtera arteko 120 gaztetxok parte hartu dabe. Azken egunean, jai goxo batek emon eutson azkena Udalekuari; han batu ginan umeak, boluntarioak, gurasoak, jaialdian ospakizunean parte hartuz.

Ekintza honetan 43 gazte alkarlanean, jatorri askotakoak, izan dira partekide: Valencia, Madrid, Oviedo, Zaragoza, Iruña, Bilbo, Palma de Mallorca, Gasteiz, Donostia, Palencia eta Huesca.

Goizaldean denpora pasa gisako ekintzak eta txikiekaz urteerak; eta arratsaldean, heziketa eta formakuntza, inguruko gizarte-giroko arazoak aztertuz: inmigrazinoa, Askabide (prostituzioa), Familia, Hontza zentroa (gau giroko ekintza xumea), Lagun Artea (etxebizitzarik ez daukenen gizarteratzea), La Paloma. Taldetxoetan bananduta egin dira gogoetak, eta egun osoa laburbatuz, eguneko lana burutu, esperientzia osoa barneratuz, Jaunaren Berbea lagun.

Taldekide izan diran guztien eritxiz, ESPERIENTZIA ONURAKORRA izan da, bai talde mailan garatzeko eta bai bizitza aberasteko.

Hiri-udalekuko argazki batzuk ikusteko >>>sakatu HEMEN<<<.

 

Argibideak

 
 
bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue