bidean - sarrera Nortzuk gara || Harremana ||

Martxan dagozan ekintzak

XXXI. Gogoeta Astea

Data: 2015 / 05 / 29

"EBANJELIOAREN POZA
ELEIZAN ETA GIZARTEAN"


2015ko abuztuaren 24tik 28ra.

Arrupe Hotela. LOIOLA (Gipuzkoa).

Uztailaren 15erako izena eman behar dozu.


Gogoeta Aste honetako helburuak

Azken urteetako arrastoa jarraituz, Gogoeta Aste honek hausnarketa baketsu baten LEKUA eta ALKARRALDIA izatea izan dau bere helburu. Hori bai: geure inguruko munduari begira eta bertako bizilagunen eguneroko arazo eta egoerak gogoan hartuta. Horrez gainera, sinismenaren eta kulturaren arteko hartuemonari leku emonaz eta ahalbidetuaz, gaur eta hemen, eta geure artean.

Izan ere, gu bakoitzaren barru hondoan, guztiok uste dogu Jesusek eta bere Ebanjelioak badabela zerikusia gure kultura honetan, alkarbizitzan, eta geure arteko hartuemonak gizakoiago eta anaikorragoak izateko. Holan dala, esperientzi honek izan gura dau TOPAGUNEA, euren bizitzarentzat eta inguru-giroarentzat erantzun argi eta sakon baten BILA dabiltzan guztientzat.

Horregaitik eta horretarako egun honeetako ekintzaren KLABEAK eta ARDATZAK asko lagundu deuskue: berbaldiak eta gogoeta pertsonala, alkarteko alkarrizketa eta otoitza…

Gogoan hartzeko oharrak

- Aste hau osorik EUSKERA hutsean izango da.
- Partaideen kopurua mugatua da (Etxeak holan behartuta).
- Izena emoteko azken eguna uztailaren 15 izango da (taldea lehenago osatzen ez bada).
- Partaideen HARRERA 24an, astelehenean, goizeko 9tan izango da.
- Ondoko “ARTXIBOAN” hainbat zehaztasun dozuz Aste honi buruz: izena emoteko pertsonak, orduak, gaiak, hizlariak...

XXXI. Gogoeta Astea

 

Argibideak

 
 
bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue