bidean - sarrera Nortzuk gara || Harremana ||

Martxan dagozan ekintzak

Ahizpa Pasiotarrak: Boluntarioen topaketa

Data: 2015 / 10 / 02

Uztailean, Bilboko Alderdi Zaharrean burutu zuten Lan-Ekintzan, partekide izan ziran animatzaile eta boluntarioek topaketa bat ospatu dute.

Hona hemen albiste xume baizen hunkigarria, Bilboko Ahizpa Pasiotarren Elkarteak bialdua, eta zuoi gustura eskeinia.

Uztailean, -beste urte bat gehiagotan-, Bilboko Alderdi Zaharrean burutu zuten LAN-EKINTZA. Ahizpa Pasiotarrak, Jesuitak, Arrupe Alkarteak (Bilbo) eta Alderdi horretako parrokiak izan ziran partekide. Ekintza hau Eleizbarrutiko Caritasek bultzatuta eta lagundua izan zan.

Eta Animatzaile guzti honeen ondoan, BOLUNTARIO talde haundi bat, handik-hemendik hara alkartuak, batzuk nahiko urrunetik Bilbora hurreratuak.

Orain, udaldiaren ondoren, ekintza honetan partekide izan ziran Animatzaile eta Boluntarioen talde bat alkartu da. Jakina, danak ezin izan dira alkartu, bizi diran lekuak urrunekoak diralako.

Hemen eskeintzen deuskue euren oroigarria eta, seguruenez, aurrera jarraitzeko asmoz; izan ere, gure kultura eta gure mundua GIZARTIARTZEAK merezi dau.

Gure zorionik beroena eta gure eskerrona zuen parte-hartze haugaitik eta zuen barriak jakitera emotearren.

Topaketa honetako erretratu batzuk ikusteko >>>sakatu HEMEN<<<.

Boluntarioen topaketa (gazteleraz)

 

Argibideak

 
 
bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue