bidean - sarrera Nortzuk gara || Harremana ||

Gaur egun

Ohiz kanpoko Jubileua

Data: 2015 / 11 / 27

MISERICORDIE VULTUS
Errukiaren arpegia

Frantzisko Aita Santua

2015ko abenduaren 8an hasiko da ERRUKIAREN JUBILEUA edota ERRUKIAREN URTE SANTUA, Frantzisko Aita Santuak indarrean jarria. Jubileu hau 2016ko azaroaren 20an burutuko da.

Frantzisko Aita Santuaren agiriko guraria da aukera eder hau bizi eta gozatea; horregaitik berak ezarri deutsoz OINARRIZKO KLABEAK, kristau bizitzan ERRUKIAK zer esan gura dauan argituz eta, hori dala eta, “Aita lez errukitsuak izatera” konbidatzen gaitu (hauxe da bere goiburua), gure munduari Jaungoikoaren arpegi errukitsu hori eskeiniz, egon ere, horren beharrizanean dago-ta.

Gaia esanguratsua deritxagu eta arpegi emon beharrekoa. Horregaitik, guk, bidean.net uwebgunetik, erronka hau onartzen dogu eta martxan jarten gara. Euki ere, bere arriskua dauka: bertan behera baztartuta gelditzea, lekuz kanpoko zerbait lez eta gaur egun ezertarako balio ez dauana. “Arrisku” hau hor dago, kontrakoa ere agirian dagoalarik; hau da, “betiko huskerietara” murriztu eta gaiaren benetako gunean ez sartu.

Hori dala eta, gaur aurkitu doguzan gai nagusi batzuk eskeintzen doguz eta, gure ustez, pertsona, talde edota Kristau Alkarteentzat lagungarri izan leitekezanak, gure Artzain eta Anaia Frantziskoren proposamena benetan hartu gura dabenentzat. Bidean joan ahala, gai eta proposamen batzuk ZABALAGO ESKEINTZEN jarraitu gura geunke, gure eskuetara heltzen diran neurrian. Gaur honexek eskeintzen deutsuguz, jubileu BIDE HAU hasteko baliogarritzat joten doguzanak.

Egia da, nor bakotxak, talde edo Kristau Alkarte bakotxak bere bidea egin beharko dau eta bere egoera jakinera egokitzen joan, beharrezkoena eta interesgarriena uste dauana. Guk geure eskeintza beteko dogu: ospakizun honi buruz eskuetara datorkiguna edota nunbaiten badala dakiguna zuoi bialtzea.

LEHENENGO LAGUNTZAK ETA GAIAK

1. Jubileuko Bula testua osorik: (Ikusi albiste honi erantsitako word artxiboak).

2.- Web Jubileuari dedikatua: >>>sakatu HEMEN<<<.

3.- Liburu bat esanguratsua, Internet honen zuzenbidean aurkitu daikezuena, horrez gainera, bertako kapitulu bat “deskargatu” daiteke adierazgarritzat: PPC argitaletxea.

4.- PPC argitaletxearen Blog bat, bertan batzen joango dira jazoera honi buruzko gogoeta eta esperientziak: PPC-ren bloga

5.- Eta EKINTZA bat (geure ingurukoa) aurretiz ikusi eta eratua: Eutsi Berrituz.

Bula (erderaz)

Bula (euskara batuan)

 

Argibideak

 
 
bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue