bidean - sarrera Nortzuk gara || Harremana ||

Martxan dagozan ekintzak

Errukiaren erromes

Data: 2015 / 12 / 18

Zapatuan, abenduaren 12an, GONBIDAPEN bat zabaldu zan, Gipuzkoako “EUTSI BERRITUZ” alkarteak bialduta, “ERROMESALDI” baten parte hartzera.

Bilabonako parrokia zan hasierako topagunea, otoitz eta gogoeta giroan.

Pozarren autortu beharra daukat goiz horretan hor egoteko aukera izan nebala; eta hau ere bai, gizon eta emakume talde horren erdian, Bilabonatik Amasarako bidea (kilometro batekoa) erromes espirituz ESPERIMENTATZEA, eta, esperientzi horren bizikizunez bizibarrituta, bizitzara bihurtu, GOGO BARRIZ BETERIK, lanean jarraitzeko han ikusi eta bizi izan genduanaren zentzunez, horretarako erabagi sendoak hartuz alkarren aurrean.

Otoitz giroak asko lagundu euskun han bizi izan genduana bihotzez jaso eta hausnartzeko. Topaketa, alkarrizketa anaikorra eta konpromisu zehatzak hartzeko.

Seguruenez, izango dira beste aukera batzuk geure artean konpartitzeko Jubileu Urtean zehar, Frantzisko Aita Santuak gura dauanez. Gaurkoz honetan gelditzen gara, hauxe azpimarkatuz: Jubileuko KLABEAK eskeindu zirala, modu xume eta argian, gainera sakontasunez eta ulerkor eginez han aurkitzen ginan guztiontzat. Aita Frantzisko zintzoak Jubileua indarrean ipintean hauxe izan zala bere “sekretua”, nik ulertu dodanez. Bihotza pozez bete jatan. Eta nik, neure aldetik, erromes eran biziteko erabagi sendoa hartu neban.

Gaurkoz hauxe eskeintzen deutsuet Bidean.net webgunera joten dozuen guztioi: han bizi izan genduanaren “agiritxo xume” bat eta ospakizunaren “estiloa”. Bertan erabilitako Jubileuaren “ZORIONTASUNAK” eskeintzen ditut. Eta pentsatzen eta sentitzen dodanez, ez dauka zer galdu txikienik ere. Irakurri, otoitz bihurtu, gogoetak egin, hausnartu... nire ustez, Frantzisko Aita Santuak Jubileu Urtea martxan ipinterakoan izandako asmoak betetzeko biderik zuzenena da.

Hemen eskeintzen deutsuedaz Zoriontasunak, nik abenduaren 12ko ospakizunean gozatu ahal izan nituan beste, zuek ere gozatu dagizuezan.

Hurrengo batera arte.

Urte Santuko erromes bat.

P.D.: Jubileuaren Zoriontsunak ikusteko >>>sakatu HEMEN<<<.

 

Argibideak

 
 
bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue