bidean - sarrera Nortzuk gara || Harremana ||

Gaur egun

Errukiaren Urteko bidean aurrera

Data: 2016 / 01 / 15

Joxe Arregiren, Gabriel Maria Otaloraren eta Miguel Ángel Mesaren hiru lan jartzen ditugu zuen eskuetan.

Errukiaren Urteko BIDE honen hasieran, hauxe izan zan gure eskeintza: gure eskuetara heltzen ziran era askotako laguntzak eta, gure ustez, norbaitentzat edota Talderen batentzat gai honi buruz lagungarri litzatekezanak ESKEINTZEA.

Hau da gaur hartzen dogun erabagia: gogoeta giroko material batzuk Errukiaren JUBILEU URTEAREN esanahia ulertzeko eta sakontzeko aukerakoak diran lan batzuk eskeintzea; ea gero gai eder honen azalean gelditzen garan eta aukera hau alperrik galdu. Egia esan, gure lehenengo “eskeintza”, gaiari dagokion Dokumentua izan zan eta bere argigarri izan leitekezan laguntza batzuk; ez daiguzala bertan behera galdu. Gaur beste banaka bat eskeintzen doguz, gaia hobeto ulertu eta sakontzeko.

Baleiteke zuek material honeek ezagutzea, baina ontzat emon dogu guztiok BATERA jartzea, graziazko jazoera honen esanahi sakona OSOTZEKO, Jubileu Urte santu honek ondo merezia dauka-ta. Horrez gainera, “begirada” ezbardinak egiaztatzeko... izan ere, aukera ezin hobea da gutariko askorentzat, arlo honeetan hain trebatuak be ez gara-ta. Baita ere gogoan zaituegu gai honetan gehiago sakondu gura dozuenok.

Hona hemen hiru GOGOETA ezbardinak:

1. Joxe Arregi: “ERRUKIAREN JUBILEUA”: beti lez, begirada sakona, baikorra eta kritikoa era batera, baina ospatzen doguna hobeto ulertu eta bizitzeko lagungarri da.

Dokumentu hau ikusteko (gazteleraz) >>>sakatu HEMEN<<<

2. Gabriel Mª Otalora: “ERRUKIAREN URTEA”: sinistedunaren bihotzetik sortu dan bizikizuna eta konpromesua. Begirada pertsonal eta alkarbanatua da.

Dokumentu hau ikusteko (gazteleraz) >>>sakatu HEMEN<<<

3. Miguel Angel Mesa: “SAMURRAK ETA ERRUKITSUAK”: proposamen argitsuak eta fededunaren konpromisorako eta bizitzarako “aproposkoak”.

Dokumentu hau ikusteko (gazteleraz) >>>sakatu HEMEN<<<

Pozik jokatu Errukiaren Urte honetan! Bete daigula eta bete gaizala!

 

Argibideak

 
 
bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue