bidean - sarrera Nortzuk gara || Harremana ||

Testigantzak eta hausnarketak

A. Antonio Munduate, cp

Data: 2016 / 02 / 24

Pasiotar erlijiosoaren gogoetak eta testigutza

Hor lehengo egun batean, -eta oparitxo baten antzera-, Antonio Munduate Larrea pasiotar erlijiosoari egindako ALKARRIZKETA bat heldu jaku “Religión Digital” bidez argitaratua. “Oparitxoagaitik” eskerrona agertu ondoren, Bidean.net webguneko Adiskide guztiongana luzatzen dogu. Baleiteke zuetariko askok ez jakitea bertako edukia eta, gure ustez, jakingarria dalarik.

Hor aurkitzen dira bere GOGOETA pertsonal batzuek eta Pasiotar Familia honi buruz TESTIGUTZA BIZI bat eskeintzen jakuz, gure ustez, gure webgunea darabiltzuenontzat ere interesgarri izan leitekezanak.

Pasiotar Familia honek GAUR bizi dituan KLABEAK ezagutzea jakingarri deritxagu. Horrez gainera, Frantzisko Aita Santuaren ikuspegi eta proposamenen hari bardinetan dagozala uste dogu, eta zalantza barik, argibide egokiak eskeintzen deuskuz, hain beharrezkoak gure mundu eta kultur giro honeetan.

Helburu jakin bategaz eskeintzen deutsuegu ALKARRIZKETA hau: Familia honek beretzat egin dauan planteamentuaren NORABIDE nagusietan sakontzea gura dozuen guztiontzat laguntza eskeintzea. Ziur gagoz askorentzat onuragarri eta pozgarri izango jatzuela.

Eskerrona A. Antoniori ekarmen haugaitik eta pozik eskeintzen deutsegu Bidean.net weguneko Adiskide guztioi, edota zueon aldetik, sinistedun eta pasiotar adiskide lez sentitzen diranei kontaktu bidez bialtzeko.

Bihotzez, ESKERRIK beroenak!

-----------------------------------------
Alkarrizketa irakurtzeko >>>sakatu HEMEN<<<

 

Argibideak

 
 
bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue