bidean - sarrera Nortzuk gara || Harremana ||

Martxan dagozan ekintzak

Hiri-Udalekua - Lan-esparrua - Uda 2016 (Bilbo)

Data: 2016 / 04 / 22

GAZTEENTZAT aukera aberasgarria (18 urtetik gorakoentzat), euren atsedenaldia eta oporraldiko egun batzuk nahi dabenentzat, beste batzuen onerako eskeiniz. KONPROMESUA pertsonala eta DOHAINTASUNA dira euren ezaugarri azpimarragarrienak eta euren planteamentuan aipagarrienak.

Txanda bi izango dira:

- 1. txanda: uztailaren 3tik 15era
- 2. txanda: uztailaren 16tik 27ra.


Pozik haundienaz hartu dogu ekintza honi dagokiozan albistea eta materialak. Aurreko urteetan lez, Bilbo-ko alderdi jakin baten kokatuko da ekintza hau, dituan gabezia, beharrizan eta guzti, inguru honetako errealitateari dagokionez.

Gu geuk ekintza jakin hau JAKITERA EMOTEKO pozik baino pozago gagoz, izan ere, gure webguneko Adiskide dira-eta, hori eta gehiago ere merezi dauala uste dogulako eta, horrez gainera, gure Pasiotar Familiaren hur-hurrekoak diralako. Pozgarri izango litzateke beste gazteren batzuk ere partekide izatera animatuko balitzatekez. Zorioneko sentituko gintzatekez holan balitz.

Zalantza barik, (18 urtetik gorako) GAZTEENTZAT aberasgarria da, alkarren artean euren denporea eta ahalmenak konpartituz, eta beste batzuen onerako eskeiniz. Hori bai: KONPROMISU pertsonala eta DOHANTASUNA dira ekintza honen ezaugarririk nabarmenenak.

Eskuratu jakuzan ondorengo HAINBAT ARTXIBO eskeintzen doguz, ekintza hau barrutik ezagutzeko eta bertan parte hartzen dabenei zer on egin leikioen dakigulako.

1. Nundik sortu dan eta zer pauso emon diran BARRI EMOTEA; horrez gainera, datu interesgarri batzuk partaide guztiak aintzat hartu eta bete dagiezan.

2. Udalekuaren TRIPTIKOA, hor eskeintzen dira noiz izango diran, arduradunakaz kontaktatzeko medioak eta ekintza horretan parte izango diran gazteak beharko dabezan oinarrizko materialak.

3. Beste artxibo baten IZENA EMOTEKO FITXA. Izena emoteko fitxa (gaztelerz) behera-kargatu nahi izan ezkero >>>sakatu HEMEN<<<.

Ekintza honen aldeko gure ekarmen apala (ahal dan jente guztiari aitzen emonaz) eta gure ZORIONIk anaikor eta beroena partaide izango diran pertsona, alkarte eta erakunde guztiei, ekintza hau eurei esker martxan jarten da-ta. Eta, beste barik, gure bultzadarik beroena ekintza honetan eskuhartuko dozuen BOLUNTARIO guztiei.

Bihotzez gure adore eta bultzadarik zintzoenak.

Barrien eskutitza (gazteleraz)

Triptikoa (gazteleraz)

 

Argibideak

 
 
bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue