bidean - sarrera Nortzuk gara || Harremana ||

Martxan dagozan ekintzak

XXXV. Gogoeta Astea

Data: 2019 / 06 / 20

"EBANJELIOAREN POZA”
Bizi eta zabaldu


“Hau esan deutsuet, nire poza zuokan izan dadin, eta bete-betea izan dadin zuon poza”
(Joan 15, 9-11)

2019ko abuztuaren 26tik 30ra.

Arrupe Hotela. LOIOLA (Gipuzkoa).

Uztailaren 15erako izena eman behar dozu.


Gogoeta Aste honen HELBURUAK

Aste honek kristau pentsaerari buruzko gogoeta bare baten leku izan gura leike, eta holan pertsonei eta gaurko munduari kristau ikuspegi bat eskeini. Eta, bide batez, erreztu eta eskuratu alkarrizketa eta sinismenaren eta kulturaren arteko hartuemona, gaur eta hemen.

Gure ustez, Jesusek eta bere Ebanjelioak laguntzarik asko emon daikio gure gaurko kultureari, holan gure bizitza eta gaurko errealitatea duintasunez jantziz eta, horrez gainera, euren bizitzarako BILAKETA zintzoan diharduenei TOPAKETA LEKU egoki bat eskuratuz.

Eta horretarako, berbaldiak eta bakoitzaren bakarreko gogoeta, alkarteko alkarrizketa eta otoitza... izango dira egunotako KLABEAK eta ARDATZAK.

Gogoan hartzeko OHARRAK

- Aste hau osorik EUSKERAZ izango da.
- Partaideen KOPURUA mugatua dogu (etxeak holan behartuta).
- Izena emoteko azken eguna uztailaren 15a izango da (jakina, taldea lehenago osotzen ez bada).
- Partekideen HARRERA 26an, astelehena, goizeko 9etan izango da.
- “ONDOKO ARTXIBOAN” zehaztasun banaka bat eskeintzen da Asteari buruz: izenak hartzeko arduradunak, orduak, gaiak, hizlariak....

Gogoeta Astea

 

Argibideak

 
 
bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue