bidean - sarrera Nortzuk gara || Harremana ||

Martxan dagozan ekintzak

AUKERA ONA EGITEKO

Data: 2006 / 09 / 20

Bene-benetako barria ez bada be, ondo dago gure kulturan, kontsumoaren antsietatea igarri-igarrian emoten dan honetan, mota honetako ekimenak izatea. Seguruenik beste leku batzuetan be emongo dira (Bizkaiko Diozesian), baina interesgarria iruditzen jaku honango “amets” ederrak gizarteari eskeintzea. Zein ederra dan gizarte desbardina egiten jarraitzea!

«Aukera»: Eleizbarrutiko Cáritasen egitasmoa, bazterketa sozialean jausitako gizonei eta emakumeei gizarteratzen laguntzeko. Aukera on bat egin daikegu pertsona honeek lan egiten daben dendara joan eta bigarren eskuko jantzi barri-barriak eurei erosiz. Irailaren 18an, astelehena, arratsaldeko 16:00etan izabalduko dau atea «Aukera» dendeak, Donostiako Moraza kaleko 14.ean.

Cáritas - «Aukera» egitasmoa.

Nortzuk gara? «Aukera» Donostiako Eleizbarrutiko Cáritasen Sarea Fundazinoak daukan egitasmoa da. Lanbide zentro bat da, irabazpideko xederik bakoa, eta Oldberri Kooperatiba Elkarteak daukazan erropa ontzietatik jantziak jasoten dituana. Honen guztiaren helburua gizabanakoa aurrera aterateko prozesuak prestatzea da.

Norentzat da egitasmo hau? «Aukera» gizartetik baztertuta dagozan edo alboratuta geratzeko arriskuan dagozan pertsonentzat da; zehatz-mehatz, etxe bako gizonentzat eta emakumeentzat, buruko gaixotasunen bat daukien pertsonentzat, droga eta alkohola hartzen dabenentzat, espetxetik igarotakoentzat, etorkinentzat, ijito etniakoentzat, etab. Gaur egun giza talde honeetako 40 lagun dabilz «Aukera» proiektuan.

Zer egiten dogu? Pertsona bakoitzagazn gizarteratzen lagunduko deutsien urratsak eta bidea lantzen dogu, norberaren egoera zehatza kontuan hartuz.

Zelan jarduten dogu? Jantzien birziklapena pertsona bakotxa zelan doan aztertzeko eta bideratzeko bitartekoa izaten da. Ez da errentagarritasun ekonomikoa bilatzen, gizarte errentagarritasuna baino.

Erropa birziklatuaren aukeraketan, garbiketan, plantxan, sailkapenean eta pilaketan edozeinek dauka aukerea, zeregin horreetan esku hartzeko bere trebetasunak kontuan izanez, zeregin errezenetik hasi eta konplexutasun handienera doazanak eginez, eskatzen daben erantzukizunari erantzunez.

Bigarren eskuko jantzi denda bat da prozesu honen azkenengo fasea. Bertan, Cáritasen egitasmo honetan dabilzan gizon-emakumeen ingurutik kanpoko beste pertsonakaz hartuemon sozialak landuko dira, bardintasunezko hartuemonak erakutsiz.

Boluntarioak. Egitasmo honetan oinarrizkoa da boluntarioen esku hartzea, «Aukera»n dabilzanei gizarteratze bidean laguntzeko.

(Donostiako Elizbarrutiko Webgunetik hartua)

 

Argibideak

 
 
bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue