bidean - sarrera Nortzuk gara || Harremana ||

Martxan dagozan ekintzak

BAKETIK: ARANTZAZUKO BAKE ZENTROA

Data: 2006 / 10 / 06

BAKETIK, Arantzazuko Bake Zentroak, 2008a baino lehen mila eragile trebatu gura ditu berradiskidetzean

Prestatze ikastaro baten parte hartzeko prest dagozan 1.000 boluntario bilatuko ditu, bizikidetasunaren inguruan efektu biderkatzailea eragiteko.

Egiten doguna eta zelan egiten dogun, horixe da ondoen deskribatzen gaituana. Horregaitik, proposamen teorikoez aparte, Baketik taldeko lehen aurkezpena proiektu zehatz bategaz lotuta egotea gura izan dogu. Baketik erronka praktiko eta zehatz bategaz jarri da martxan. 2008a baino lehen mila eragile trebatu gurako geunkez berradiskidetzean. Hau da gure jarduerearen egitasmo nagusia 2006/07 ikastarorako eta horregaitik hauxe da ondoen deskribatzen gaituan proiektua. Bider Mila proiektua izendatu dogu, bizikidetasunerako efektu biderkatzailea bilatzen daualako. Baina, erronka hau aurrera aterateko, oinarrizko trebakuntza jasoteko 1.000 boluntario behar ditugu lehenik eta behin.

Informazino gehiagorako:
www.baketik.org

 

Argibideak

 
 
bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue