Argibideak

“ARGIBIDEAK” atal honek BIZITZAREKIN TOPAKETA izan nahi du, pertsona eta talde askok bizi dutena; sarri-sarri, isiltasunean; beste batzuetan, ospe handiarekin, baina betiere zintzotasun eta prestutasun osoz apustu egin duten ERREINU horren alde eginez.

Hemen, bizitza horren “HAZI” batzuk bildu nahi dira. “Dena” biltzea ezinezkoa da. Horregatik, eraikitzen, etorkizuna sortzen, BIDE BERRIAK zabaltzen ari dena eskainiko dugu, nahiz eta eguneroko eragozpenak txikiak ez izan.

Hori dela-eta, ARGIBIDEAK atal honetan honako hauek aurkituko dituzu :

1. Elizaren, Jesusen Elkartearen, GAUR EGUNGO ALBISTEAK, maila orokorrean zein tokian tokiko parrokien inguruan. Zenbait ekintza adierazgarri ere bilduko da : ikastaroak, Otoitz Egunak, Gogo Jardunak, Topaketak...

2. TESTIGANTZAK eta HAUSNARKETAK: Beti sortzen dira proposamenak, bizi zeinuak, “ametsak”…, besteei ezagutzera eman behar direnak. Laguntza batzuk ere eskainiko dira, liburu batzuen irakurketan asmatzeko, “baso” horretan “galdu” gabe.

3. ABIAN DAUDEN EKINTZAK: etorkizunera begira dauden ekintzak, aurrera begira daudenak webgune honek biltzen dituen alderdi guztietan. Atal honetan bilduko dira, toki bat merezi baitute, adierazten eta ematen dutenagatik.

4. WEBGUNE batzuen aurkezpena : begien aurrean dugun mundua oso irekia da. Horregatik, lan hori erraztu nahi dizuegu. Guk ezagutzen ditugun edota erabili ditugun webgune batzuk aurkeztuko dizkizuegu, guk eskaintzen dizkizuegun materialak baino gehiago eskaintzeko asmoz. Baietz iritsi webgune horietatik beste webgune interesgarri batzuetara!

Txoko honetan gozatzea eta bertan PARTE HARTZEA espero dugu. Zure ustez, albisteren bat, testigantzaren bat, ekintzaren bat... hemen izatea nahiko bazenu, bidal iezaguzu eta ziur egon zaitez kontuan izango dugula eta, posible balitz, sartuko dugula.

 

Argibideak

 
 
bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue