bidean-sarrera Nortzuk gara || Harremana ||
 

Sustraiak

 
   
 

Espiritualitatea -
Testiguak

 
 
 
 

Erronkak

 
 
  • Aurkezpena
  • Gizakien eskubideak
  • Bakea
  • Auzoetako pastoraltza
  • Orueko pastoraltza:
    adinekoak / egoitzetakoak
  • Kulturea
 

Argibideak

“ARGIBIDEAK” atal honek BIZITZAGAZ TOPAKETEA izan gura dau, pertsona eta talde askok bizi dabena; sarri-sarri, isiltasunean; beste batzuetan, ospe handiagaz, baina beti be zintzotasun eta prestutasun osoz apustu egin daben ERREINU horren alde eginez.

Hemen, bizitza horren “HAZI” batzuk batu gura dira. “Dana” batzea ezinezkoa da. Horregaitik, eraikitzen, etorkizuna sortzen, BIDE BARRIAK zabaltzen doana eskeiniko dogu, nahiz eta eguneroko eragozpenak txikiak ez izan.

Hori dala-eta, ARGIBIDEAK atal honetan honango honeek aurkituko dozuz :

1. Eleizearen, Jesusen Alkartearen, GAUR EGUNGO BARRIAK, maila orokorrean zein tokian tokiko parrokien inguruan. Hainbat ekintza adierazgarri be batuko da : ikastaroak, Otoitz Egunak, Gogo Jardunak, Topaketak...

2. TESTIGANTZAK eta HAUSNARKETAK: Beti sortzen dira proposamenak, bizi keinuak, “ametsak”…, besteei ezagutzera emon behar diranak. Laguntza batzuk be eskeiniko dira, liburu batzuen irakurketan asmatzeko, “baso” horretan “galdu” barik.

3. MARTXAN DAGOZAN EKINTZAK: etorkizunera begira dagozan ekintzak, aurrera begira dagozanak webgune honek batzen dituan alderdi guztietan. Atal honetan batuko dira, leku bat merezi dabelako, adierazoten eta emoten dabenagaitik.

4. WEBGUNE batzuen aurkezpena : begien aurrean dogun mundua oso zabala da. Horregaitik, behar hori erreztu gura deutsuegu. Guk ezagutzen ditugun edota erabili ditugun webgune batzuk aurkeztuko deutsueguz, guk eskeintzen deutsueguzan materialak baino gehiago eskeintzeko asmoz. Baietz heldu webgune horreetatik beste webgune interesgarri batzuetara!

Txoko honetan gozatzea eta bertan PARTE HARTZEA itxaroten dogu. Zure ustez, albisteren bat, testigantzaren bat, ekintzaren bat... hemen izatea gurako bazendu, bialdu eiguzu eta seguru egon zaitez kontuan izango dogula eta, posible balitz, sartuko dogula.

 

Argibideak

 
 
bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue