bidean - sarrera Nortzuk gara || Harremana ||

WEBGUNEETAKO LOTURA BATZUEK

INFORMAZINO ofizialak

www.conferenciaepiscopal.es/
Espainiako Apezpiku Batzarraren webgune ofiziala: barriak, dokumentuak, informazino zabala. Eleizearen lotune nagusiak.

www.bizkeliza.org
Bilboko Eleizbarrutiaren webgunea: barriak, informazino orokorra eta tokian tokikoa; pastoralerako eta liturgiarako baliabideak. Tokian tokiko lotune ugari. Interesgarria.

INFORMAZIOA ETA LOTUNE INTERESGARRIAK topatzeko

www.ciberiglesia.net/eclesalia.htm
Webgune oso interesgarria, alderdi askotatik begiratuta: informazino mailan, prestakuntza mailan, baliabide askogaz eta alderdi asko ikutuz. Edozein lotune mota aurkitzeko aukerea. Ezinbestekoa. Beharrezkoa aukeraketa pertsonala egitea.

www.redescristianas.net
Beste ikuspuntu bat ezagutzeko webgune interesgarria: oinarriko alkarte eta mogimendu katolikoak. Oso interesgarria eskeintzen dauzan lotuneak eta batzen dauan materiala. Preminazkoa da ondo informatuta egoteko.

www.periodistadigital.com/religion
Hemen aurkitu daikezu erlijino gaiaz nahibeste argibide interesgarri eta gaur-gaurkoa. Beti ere, interesgarria gaur egun sortzen diran aldaketa guztien barri jakiteko. Beharrezkoa gaurko bizikera urduritsuaren erdian.

MATERIALAK: katekesia-pastoraltza-espiritualitatea

www.ciudadredonda.org
Klaretarren webgunea: oso ona eta aukera askogaz, bai informazino aldetik, bai prestakuntza aldetik eta baliabide barriakaz eta erabilgarriakaz.

www.atrio.org
Web hau interesgarria dozu eskeintzen dauan edukiagaitik. Oso baliotsua heziketarako langaiak, eduki mardulak aurkitzeko… Ezinbestekoak kristau taldeetan erabilteko.

www.feadulta.com
Web honek badau bere helburu berezia: fededun helduak hezitzea. Eta eskeintzen dauan proposamena baliotsua da eta guztiz probetxugarria. Ondo landua eta egoki aurkeztua. “LOTURA” zerrenda argitsua dakar.

www.rezandovoy.org
Web barria da gure artean eta harrera ona izan dauana. Argibidez betea. EGUNEROKO OTOITZERAKO 12 minutuko laguntza eskeiniz. Egoki landua. Beharrezko gure kristau bizitzarako.

sanvicentemartirdeabando.org
Parrokia baten inguruan jaioten eta hazten dan webgunea, baina askoz be gehiago batzen dauana. Aukera eta baliabide ugari ditu.

www.feyjusticia.org/
Alkarte kristauen webgunea. Oraindik ez da informazino handikoa, baina oso interesgarria gure inguruko talde bat eta eskeintzen dituan baliabideak ezagutzeko.

www.mercaba.org
“Liburutegi ibiltari” itxurakoa, ahalbide askogaz, danetik batzen daualako. Aukeraketa pertsonala egitea komeni da. Interesgarria eskura izatea.

www.agustinos-es.org
Beste familia erlijioso baten webgunea. Familia horren berezitasunak mota askotako material ugari eskeintzen ditu. Baliabide egokia egunean eguneko beharrerako.

www.reflejosdeluz.net
Ebanjelizazinorako webgunea. Pastoralerako baliabideak, material interesgarriak eta praktikoak eskeintzen ditu. Merezi dau webgune honen edukia ezagutzea.

www.cipecar.org
Espiritualtasunean, otoitzean eta laguntza pertsonalean oinarritutako webgunea. Alderdi horreen inguruan hainbat lotune eskeintzen ditu. Interesgarria.

 

Argibideak

 
 
bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue