bidean - sarrera Nor gara || Harremana ||
 

Sustraiak

 
   
 

Espiritualitatea -
Testiguak

 
 
 
 

Erronkak

 
 
  • Aurkezpena
  • Gizakien eskubideak
  • Bakea
  • Auzoetako pastoraltza
  • Orueko pastoraltza:
    adinekoak / egoitzetakoak
  • Kultura
 

 

Hemen zaude : Sarrera > Espiritualitatea - Testiguak > Aurkezpena

Aurkezpena - Espiritualitatea

espiritualitateaIrakasle jakintsu batek zerbait irakatsi nahi izan zigun, bera oso konbentzituta baitzegoen eta itzelezko indarraz adierazten zuen, seguruenik, berak ere bere barruan konbentzituta sentitzea behar zuelako. Esaldi eder honen bidez adierazten zuen: “Onena gertatzeko dago”.

Gaur, gu, BIDEAN jartzen gara, honetaz konbentzituta. Hori bai, gure inguruari eta gizartean modan dagoen kultura motari begiratzen badiogu, ez da erraza hori aldarrikatzen jarraitzea. Baina, hala ere, ahots ozenez aldarrikatzen dugu guztiz konbentzituta abiatzen garela, eta... horregatik, BIDEAN gaude.

Erronka honi aurre egiteko oinarrizko bi hitz onartzen ditugu: ESPIRITUALITATEA eta TESTIGANTZA; hau da, “espiritualitatea” landu gura dugu, “testiguak edo lekukoak” prestatzeko eta sortzeko.

Badakigu ez dela batere erraza bide hori, ez horixe, baina, helburu hori lortzeko, gure abiapuntua da. Hori dela eta, gure ikuspuntutik “dena ez da baliagarria” aldarrikatzen ari gara. Behar-beharrezkoa da EUSKARRI batzuetan oinarriturik lan egitea, eta pertsonei euskarri horien garapena ahalbidetzea.

Hori dela eta, espiritualitatea bizitzeko honako euskarri hauek geure egiten ditugu:

- JAINKOAREN HITZA du oinarri eta euskarri.
- OTOITZEAN elikatzen da.
- ELKARTEAN bizitzen eta ospatzen da.
- LAIKOAK protagonista bihurtzen dira.
- KONPROMISOAN eta EKINTZAN adierazten da.

EUSKARRI hauetatik, LEKUKOAK jaioko direla uste dugu, beste une batzuetan sortu izan diren moduan, eta BERRI ONA errealitate bihurtu dute: Berri Ona Nazareteko Jesusengan eta Berak ematen digunean oinarritzen da.

Lan horretantxe lagundu nahi dugu, gure esku dagoen guztia eskainiz. Gustura eskainiko diegu hori horrela izatea nahi duten pertsona guztiei.

Eta... ea gure irakasle jakintsuaren “ikasgaia” egia bihurtzeko gai garen, eta ea bidearen amaieran “onena gertatzeko dago” esateko gai garen. Baita neure bizitzan ere.

Esteban

bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue