bidean-sarrera Nortzuk gara || Harremana ||
 

Sustraiak

 
   
 

Espiritualitatea -
Testiguak

 
 
 
 

Erronkak

 
 
  • Aurkezpena
  • Gizakien eskubideak
  • Bakea
  • Auzoetako pastoraltza
  • Orueko pastoraltza:
    adinekoak / egoitzetakoak
  • Kulturea
 

Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Aurkezpena

Aurkezpena - Espiritualitatea

espiritualitateaIrakasle jakintsu batek zerbait irakatsi gura euskun, bera oso konbentziduta sentitzen zan eta itzelezko indarraz adierazoten eban. Seguruenik, bere barruan, konbentziduta sentitzea behar eban, eta honango esaldi hau erabilten eban: “Onena gertatzeko dago”.

Gaur, gu, Bidean jarten gara, horretaz guztiz konbentziduta. Hori bai, gure inguruari eta gizartean gehien nabaritzen dan kultureari begiratzen badeutsagu, ez da erreza hori aldarrikatzea. Baina, holan bada be, guztiz konbentziduta abiatzen gara, eta... horregaitik, Bidean jarri gara.

Erronka honi aurre egiteko, oinarrizko berba bi onartzen doguz: Espiritualitatea eta Testigantza; hau da, “espiritualitatea” landu gura dogu, “testiguak edo lekukoak” prestatzeko eta sortzeko.

Ez da bape erreza bide hori, baina, helburu hori lortzeko, gure abiapuntua da. Hori dala eta, gure ikuspuntutik, “dana ez da baliagarria”. Behar-beharrezkoa da, oinarri-oinarritik fedea izatea, eta pertsonei gako horren garapena ahalbidetzea.

Hori dala eta, espiritualitatea biziteko honango gako honeek nork bere egiten doguz:

- Jaungoikoaren berbean oinarritzen da
- Otoitzean elikatzen da.
- Alkartean bizi eta ospatzen da.
- Laikoak protagonista bihurtzen dira.
- Konpromisoan eta ekintzan adierazoten da.

Erizpide honeek izanda, lekukoak jaioko dira, beste une batzuetan sortu izan diran moduan, eta barri ona errealitate bihurtu dabe: Barri Ona Nazareteko Jesusengan eta Berak emondakoan oinarritzen da.

Horretantxe lagundu gura dogu eta gure esku dagoan guztian lagundu gura dogu. Gustura eskeiniko dogu hori holan izatea gura daben pertsona guztiei.

Eta... ea gure irakasle jakintsuaren “ikasgaia” egia bihurtzeko gai garan, eta ea bidearen amaieran “onena gertatzeko dago” esateko gai garan; baita neure bizitzan be.

Esteban

bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue