#
#

Lakaidutza: Aurkezpena

# # #

Aurkezpena

# # #
#
#

Beste pausu bat gehiago BIDEAN gure webgunean. Hauxe da, orain urte batzuek (ia zazpi urte dira) gure ekintza-asmoaren "ardatzetan" bigarrena, eskema osoa burutzeko ahaleginetan; eta hasi genuena aurrera daramagu, honek suposatzen duen ABENTURA eta ERRONKA.

"LAIKOTZA" izena erantsi diogu. Zergatia begi-bistan dago eta hemen eskaini nahi dugu, ESPIRITUALATASUNARI buruzko ardatz honen hasieran adierazi dugunez: "JAUNGOIKOAREN HITZAK eutsita; OTOITZEAN janarituta; ELKARTEAN biziz eta ospatuz; eta protagonista bat ezarriz: LAIKOTZA; KONPROMESU eta EKINTZAren ezaugarri".

Saiatu gera eta horrela jarraitu nahi dugunez, ELEMENTU GUZTIOK eta BAKOITZA landuko ditugu (Jaungoikoaren Hitza, otoitza, elkartea, laikotza, konpromisoa eta ekintza). Horregatik gustura hartzen dugu gure gain LAIKOTZAREN atal hau, eta gure ahaleginaren "harri-koskorra" ekarri nahi genuke ekintza honetan; EZINBESTEKOA deritzagulako. Gure Kristau Elkarteak gai hau lehenbailehen landu beharra daukate.

Gaurko ingurugiroan hau ez da gozo erraza LAIKOTZARENTZAT. Oraindik ez da benetan hartu beren aldeko ERRONKA hau. Eta, beste aldetik, inguratzen gaituen gizarte eta kultur giroak ere ez du errazten LAIKOTZA HELDUAREN aldeko apustu hau aurrera eramatea, Kristau Elkarteak barruan daukaten "zeregin" bereziaren konpromisoaz jabetuz. "Bizi-eskaintzak" beste bide batetik zihoaz.

Gure aldetik "ZERBAIT" eskaini nahi dugu Laiotzaren alde, bere protagonismoaz JABETU dadin. Beste hutsune askoren artean, hona hemen bat: bere ekintzak eta konpromisoak aurrera eramateko AHALBIDE EGOKIAK falta zaizkiola. Egia esan, gaur egun badirela hainbat tresna eta material honetarako, gehien baten ez daude behar den bezala aurkeztuak eta Laiotzak berak ere ez dauka "astirik asko" horretarako.

Hemen aurkitzen gera. Helduen hainbeste taldeetan eta hainbeste denboran jardun ondoren eta horrek ematen duen esperientziaz aberastuta, jardunaldi hauetan erabilitako materiala BILTZEA erabaki dugu: zehatz eta arretaz egokituz, modu egokian aurkeztu eta gure webgunera datozen guztiei esan: "horra material batzuek zuen ekintzetan eta konpromiso jakinetan lagungarri izan daitezkeenak".

Baina ez gera konforme material batzuek biltzeaz; bestelako material batzuek bilatzera ere konprometitzen gera, FORMAKUNTZA pertsonal eta taldekakoetan lagungarri izan daitezkeenak; alderdi honek huts egin baleza, gainerakoa ia-ia hutsean geldituko litzateke. Horregatik, formakuntza horretan lagundu dezaken guztia eskaintzen jarraitzeko erabakia hartzen dugu, eskura ditugun ahalbide guztiak erabiliz helburu hau bete ahal izateko.

Eta... hemen gera! ZERBITZUA eskaintzen jarraitzea nahi dugu, laguntza egokia izango dela ziur baikaude. Zuek bestelako material batzuek erabiltzen badituzue, eta beste batzuentzat baliogarri izango direla uste baduzue, arren, bidali iezazkiguzue eta pixka-pixkana eskuan ditugunekin bat egingo ditugu eta horrela "laguntza-txoko" hau osatzen joango gera, eskaintza baliogarria delako uste osoan.

Hasieratik "BIDEAN" izaten jarraitu nahi dugu, hau da, "BIDEZ-BIDE". Hau da gure planteamendua, eta hor jarriko ditugu gure ahalmen guztiak, gure gogoa eta honetan dugun esperientzia eta jakituri guztia. Ongarri dakizuela da guk itxaroten eta nahi duguna.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue