#
#

Laikuntza: Aurkezpena

# # #

Aurkezpena

# # #
#
#

Beste pausu bat gehiago BIDEAN gure webgunean. Hauxe da, orain urte batzuek (ia zazpi urte dira) gure ekintza-asmoaren "ardatzetan" bigarrena, eskema osoa burutzeko arloan; eta hasi genduana aurrera daroagu, honek suposatzen dauan ABENTURA eta ERRONKA.

"LAIKOTZA" izena ezarri deutsogu. Zergaitia begibistan dago eta hemen eskeini gura dogu, ESPIRITUALATASUNARI buruzko ardatz honen hasieran adierazo dogunez: "JAUNGOIKOAREN BERBEAK eutsita; OTOITZEAN janarituta; ALKARTEAN biziz eta ospatuz; eta protagonista bat ezarriz: LAIKOTZA; KONPROMESU eta EKINTZAren ezaugarri".

Ahalegindu gara eta holan jarraitu gura dogunez, ELEMENTU GUZTIOK eta BAKOTXA landuko doguz (Jaungoikoaren Berbea, otoitza, alkartea, laikotza, konpromesua eta ekintza). Horregaitik gustura hartzen dogu geure gain LAIKOTZAREN atal hau, eta gure ahaleginaren "harri-koskorra" ekarri gura geunke ekintza honetan; EZINBESTEKOA deritxagulako. Gure Kristau Alkarteak gai hau lehenbaitlehen landu beharra dauke.

Gaurko ingurugiroan hau ez da gozo erreza LAIKOTZARENTZAT. Oraindik ez da benetan hartu euren aldeko ERRONKA hau. Eta, beste aldetik, inguratzen gaituan gizarte eta kultur giroak ere ez dau errezten LAIKOTZA HELDUAREN aldeko apustu hau aurrera eroatea, Kristau Alkarteak barruan dauken "zeregin" bereziaren konpromesuaz jabetuz. "Bizi-eskeintzak" beste bide batetik doaz.

Gure aldetik "ZERBAIT" eskeini gura dogu Laiotzaren alde, bere protagonismoaz JABETU dedin. Beste hutsune askoren artean, hona hemen bat: bere ekintzak eta konpremesuak aurrera eroateko AHALBIDE EGOKIAK falta jakozala. Egia esan, gaur egun badirala hainbat tresna eta material honetarako, gehienbaten ez dagoz behar dan lez aurkeztuak eta Laiotzak berak ere ez dauka "astirik asko" horretarako.

Hemen aurkitzen gara. Helduen hainbeste taldeetan eta hainbeste denporan jardun ondoren eta horrek emoten dauan esperientziz aberastuta, jardunaldi honeetan erabilitako materiala BATZEA erabagi dogu: zehatz eta arduraz egokituz, modu egokian aurkeztu eta gure wegunera datozen guztiei esan: "horra material batzuek zuen ekintzetan eta konpromesu jakinetan lagungarri izan daitekezanak".

Baina ez gara konforme material batzuek batzeaz; bestelako material batzuek bilatzera ere konprometitzen gara, FORMAKUNTZA pertsonal eta taldekakoetan lagungarri izan daitekezanak; alderdi honek huts egin balegi, gainerakoa ia-ia hutsean geldituko litzateke. Horregaitik, formakuntza horretan lagundu daiken guztia eskeintzen jarraitzeko erabagia hartzen dogu, eskura doguzan ahalbide guztiak erabiliz helburu hau bete ahal izateko.

Eta... hemen gara! ZERBITZUA eskeintzen jarraitzea gura dogu, laguntza egokia izango dala ziur gagoz-eta. Zuek bestelako material batzuek erabilten badozuez, eta beste batzuentzat baliogarri izango dirala uste badozue, arren, bialdu eiguzuez eta apurka-apurka eskuan doguzanakaz bat egingo doguz eta holan "laguntza-txoko" hau osotzen joango gara, eskeintza baliogarria dalako uste osoan.

Hasieratik "BIDEAN" izaten jarraitu gura dogu, hau da, "BIDEZ-BIDE". Hau da gure planteamentua, eta hor jarriko doguz gure ahalmen guztiak, gure gogoa eta honetan dogun esperientzia eta jakituri guztia. Ongarri dakizuela da guk itxaroten eta gura doguna.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue