#
#

Hausnarketak:

# # #

Pazkoaldia: Zuri bilatzea nahi nizuke

#

# # #
#
#

ZURI BILATZEA NAHI NIZUKE






Zuk, Kristo, erabakiak hartzera behartzen ez didazun horrek... Zuk, gau eta egun, nigandik hurbil bide egiten duzun horrek... Zuk, behin eta berriz, nekaezinez “Non dago zure anaia?” (Hasiera 4, 9) galdetzen didazun horrek... Zuk, lehen maite didazun horrek... Zuk, nire basamortuko lur lehorretatik eta oasi emankorretatik zehar nire ondoan zoazen horrek... ...Zuk, oraindik, laguntza ematen jarraitu dezakezu: heriotzatik bizitzara pasatzea nahi dut zurekin.

Pazkoa hitzak igaro esatea nahi du, bidegurutzea eta hautaketa, alternatiba eta aukeraketa... Zuhaitz lehorra izateari uko egin eta udaberriko fruitua izan nahi dut, eta horretarako nire anai-arreben alde minuturo hustea nahi dut... horrela, hiltzen banaiz, Zuk elkartasunaren zerbitzari bihurtuko nauzu, gizakien arteko senidetasunaren eta zure maitasunaren ezaugarri nabariaren bilatzaile aspergaitza...

Honako ziurtasuna izatea nahi nuke: nire bizitza guztian zehar egin dezaketen hanka-sartze guztien gainetik, nire bihotzaren gune sakonenean, bere burua inork ezagutzen ez duen gunean, Zuk, Jauna, patxadaz itxarongo didazula.

Gizon eta emakumeon irrazionaltasunarengatik haurren aurpegiak bustitzen dituzten malkoetan apaltasunez [1] bilatu [2] eta topatu [3] nahi nizuke...

Hilzorian daudenen bizitzan… ez etxerik ezta lanik ere eta etsita dauden pertsonetan… gizakien gizagabetasunaren aurrean indargabe sentitzen diren lagunetan [4]… beraien begietatik negar malkoak isuriaz “Jaungoikoa, non zaude?” oihukatzen dizuten gizon-emakumeetan … Zuri antzematea nahi nizuke....

Bi pertsona maite direnean… lore bat ernetzen edo almendrondo bat loratzen denean… norbaitek, ezkutuan, kandela bat pizten duen gunean… edo lagun maite baten alde eskari bat xuxurlatzen dugunean… Zure presentzia sumatzea nahiko nuke.

Minuturo zuri nola bilatu jakitea nahiko nuke, segunduro topatu dizudan poza ezagutu ahal izateko.

Mikel Pereira



-------------------------------------------------------------------------------
[1] Hona hemen gizakiaren desioa:
“Gauza bakarra diot Jaunari eskatu,horixe bakarrik dut irrika: Jaunaren etxean bizi nadila bizitza guztian… Bihotzak esaten dit: «Ea, bila ezazu Jaunaren aurpegia». Zure aurpegiaren bila nator, bai, Jauna. Ez gorde niri zure aurpegia!” (Salmoa 27, 4. 8).

[2] Xumetasunez eta apalki bilatu behar da Jaungoikoa:
- “Bilatu Jaunari bihotz osoz.” (Jakinduria 1,1).

- “Ezazu otoitz egin Jaungoikoari zerura begiratuz, zure barrenera baizik! Ezazu Jaungoikoa zugandik urrun bilatu, zugan baizik … Ezazu eskatu Jaungoikoari zuri maitatzea, zu maitatua zarela jakiteari eta zuk besteak maitatzeari beldur diozun bitartean. Maita iezaiozu zuk! Eta jakingo duzu sua egon zelako dagoela beroa, eta zuk maitatzea posible duzula Berak zuri lehenago maitatu zizulako.” (San Agustín: “Buscar a Dios”).

[3] Hau da Jaungoikoaren erantzun profetikoa:
“Entzungo dizuet niri dei egitera eta otoitz egitera etorriko zaretenean. Nire bila ibiliko zarete eta aurkituko nauzue. Bihotz osoz nire bila ibiltzen bazarete utziko dizuet ni aurkitzen.” (Jeremias 29, 12-14).

[4] Ezin da Jaungoikoa bilatu txiroenen eskubideak defendatu gabe. Anaitasuna, justizia, elkartasuna eta gizakien arteko bizikidetasuna ez da erraz lortu daitekeen ekintza. Eta, tarteka-marteka, gizon-emakumeen aukerak gainditzen dituztela ematen du, zerua lurretik urrun dagoen bezala. Hala ere, gure munduko anaitasun-kontrako egoera, bihozgabea da: behartsu askoren bizitzeko baldintzak penagarriak diren bitartean pribilegiatu gutxi batzuek ez dute beraien bihotz-gogorkeria alde batera utzi nahi; egoera horrek ez digu aukerarik ematen, gizakion norberekeria erruduna ahaztuz, ekintzaren zailtasunarengatik soilik dela pentsatzeko. Azken osotasuna utopikoa dela pentsatu arren, beti eman daitezke hainbat aurrera pausu anaitasun eta justizi handiago bat lortzeko bidean.

- “Etorri nire bila, bizi zaitezten… Bilatu ongia, ez gaizkia, bizi zaitezten… Gorrota ezazue gaizkia, maita ongia, egin zuzentasuna… Datorrela, bai, zuzenbide aura bezala; datorrela justizia, beti darion erreka bezala.” (Amos 5, 4. 14-15. 24).

- “Kristoren gorputza benetan ohoratzea nahi duzu? Ezazu utzi biluzik egoten. Ezazue ohoratu elizan zetazko oihalekin, kanpoan hotzez eta biluzik bizia galtzen uzten diozuen bitartean.” (San Joan Crisostomo, 50. predikua S. Mateori buruz, 3).

- “Maitasunari edo justiziari huts egiten badiot, dudarik gabe zugandik urruntzen naiz, nire Jaungoikoa, eta nire gurtza idolatria hutsa da. Zugan sinisteko maitasunean eta justizian sinistu behar dut; zure izena ahoskatzea baino mila bider gehiago balio du gauza hauetan sinistea; alde batera uzten baditut ezingo dizut topatu. Bide-erakusle bezala hartzen dituztenak Zuregana daraman bidean daude.” (H. de Lubac).

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue