#
#

Hausnarketak:

# # #

Betikotasuneko egarria

#

# # #
#
#

BETIKOTASUNEKO EGARRIA






Zure bizi guztian zehar, egunero, zoriontsu izateko grinarekin jaikitzen zera, goizero alaitasun osoa lortzeko irrikaz, eta gauak inguratzen dizunean, zoriontasuna topatu duzula pentsatzen duzun bakoitzean ihes egiten dizula derrigorrez onartzera behartuta ikusten zera [1].

Baina, ahaztu egin ahal duzu? Ezingo zera zoriontasunaren jabe inoiz izan, eta desagertu egiten da zalantzak, ziurgabetasuna edo segurtasun ezak larritasuneraino eraso egiten dizutenean; norbaiti edo zerbaiti beldur diozunean, bakardadean zure baitan ixten zarenez maitasunaren doakotasuna antzemateko gai ez zarenean [2].

Zenbat aldiz sentitzen duzun borrokaren erdian huts egin duzula! Zenbat aldiz izan duzu dena alde batera uzteko tentaldia! Ematen du zoriontasuna besteentzako dela bakarrik, zure atsedenik gabeko borrokak zuri inolako kontsolamendurik ematen ez dizun bitartean [3].

Baina, zuk borrokan jarraitu dezakezu zure gosea eta betikotasuneko egarria asebetetzen duen norbait topatzen ez duzun bitartean. Ala nahiago izango ahal duzu iturriaren hertzean hiltzen diren milaka gizon eta emakumeen antzekoa izatea? [4].

Itxaropen guztiak galdu dituzten aurpegi tristeak; nekatutako begitarteak iragankorra den alaitasunaren atzetik ibiltzearren; hitzaldi hotzak, haizeak bolada baten eramaten dituen esanahirik gabeko hitzak; ezintasunaren negar-malkoez estalitako begiradak; mugagabeko tristura besterik erakusten ez duten begiak, ez bai dakite maitatuak direla, betikotasuneko maitasunez maitatuak direla [5]: beraien erraiak suntsitzen dituen egarria ase dezakeen ura bilatzeko nora joan ez dakien artzain gabeko eta zenbatu ezinezko jendetza [6].

Jaungoikoaren dohaina mespretxatu ondoren eta, arrakastarik gabe, bidezidor guztietan barrena ibili ondoren, itsuak bezala dabiltza, hormetan haztamuka, beraien kabuz bidea topatu ezinik eta beraien pausoak atea dagoen tokira gidatzeko eskua inork hartzen ez dietelarik.

Eta zuk, zure barreneko gune sakonenean ahots baten oihartzuna entzuten duzu: “Egarri zareten guztiok, etorri uretara… Etorri, hartu garia eta jan” [7]. Baina gizon egitera ausartu den Jaungoiko batetan sinistu ezinik, eta muturreraino maitatu dizunari askatasunez maitatzen uzteko beldurra diozunez, nahiago duzu aseko ez dizun elikagaien bila ibiltzea: jaten duzu eta gose zaude berriro [8]; nahiago duzu betetzen ez dizun edari baten ostean korrika egitea: edaten duzu eta egarri zaude berriro [9].

Bai, gosea daukazu. Baina, behar bada, ez dakizu zuk bilatzen duzuna ez dela mundu honetako ogia. Zuk behar duzuna egiazko ogia da, Jaungoikoaren ogia, munduari bizia ematen dion ogia [10].

Bai, egarria daukazu. Baina, behar bada, ezin zera konturatu zuk nahi duzuna ez dela lur honetako iturrien ura. Zuk behar duzun iturria, inoiz agortzen ez den ur biziaren iturria da [11].

Eta hona hemen berri ona: Ebanjelioaren bihotzean su bat piztu da zuretzat. Jesusek Jaungoikoaren maitasunaren dohaina aldarrikatzen dizu: eskaintzen den bere gorputza asetzen duen egiazko ogia da, eta irauten duen elikagaia, amaiera gabeko bizia emanez; isurtzen den bere odola ur bizia da eta, fedearekin edaten duenarentzat, iturburu baten bihurtzen den edaria, muga gabeko bizia eskainiz [12].

Baina bere mezua gonbidapen bat ere bada. Ikusi gabe Jainko biziarengan sinisteko ausardia baldin baduzu, eta berarengana, ez ikusmen argian baizik eta sinismenaren gidapean hurbiltzen baldin bazara, Nazareteko Jesusen bizian eta hitzetan Jaungoikoaren egiazko aurpegia eta Aitarengana daraman bidea topatuko dituzu [13].

Zuri dagokizu itxuraz erokeri baten ostean ezkutatzen diren eta betiko Bizia duten Hitzak topatzea. Zuri tokatzen zaizu denbora guztietako gizon-emakumeen itxaronaldiari Berak ematen dion erantzuna bereiztea. Inork ez du inoiz Berak bezala hitz egin; inork ez dauzka Berak bezalako betiko Bizia duten hitzik, gure itxaropenak bilatzen dituen eta gure ahuldadeak hain beharrezkoak dituen hitzak [14].

Jesusek utzi zituen zoriontasunak egiazko zorionera daramatzaten bideak baino ez dira; apaltasunean eta gardentasunean sakontzeko erabili beharko dituzun bideak; Jainkoaren bihotzera heltzeko behin eta berriro hartu beharko dituzun bideak [15].

Ebanjelioaren testigu izateko, zuzendu zure begiak Kristorengana: Berak, maite ezazula eskatzen dizu bakarrik. Maitatzea eta maite zaituztela jakinez bizitzea, zure bihotza Beraren eskuetan uztea da… eta Berari esker zure aurpegian zoriontasunen argiak distiratuko du.

Kristori jarraitzea nahi badiozu, presta ezazu zugan bihotz txiro bat; eta mundu honetako pentsamolde berekoiak ez dezala liluratu zure bihotza, ezingo bai zara izan bi nagusiren morroi [16].

Zer da Jaunaren samurtasuna zuri ezagutarazteko guztiari uko egin zionari jarraitzea? Zer da zuretzat bihotzez Txiroa eta Apala denaren bidean aurrera egitea? Zorionekoa zu honetaz ohartzen bazara: Jaunak ez ditu jakintsuak edo ahaltsuak aukeratzen, baizik eta ahula dena, indartsuak lotsatzeko [17].

Zutaz gehiegi kezkatu gabe, bizi zaitez beti zapalduengandik, txikienengandik eta Jaunaren bakea bilatzen duten guztiengandik hurbil; maite itzazuz zure anai-arrebak muturreraino, eta Kristo, gugatik txiro egin zen bezala bere txirotasunarekin gu aberasteko [18], gizakiaren bihotzeko zauriak (hau da Kristoren Gorputzeko zauriak) sendatzeko zure bizia eskaintzera helduko zara.

Eta Kristo maitatzeagatik makurrarazia ikusten bazara, ez dadila gogortu zure bihotza; eutsi sendo itxaropenean; harri gainean eraikitzeko, ipini ezazu zure konfiantza Bere eskuetan; zailtasun guztien artean, bilatu ezazu beti nola bete Jaunaren nahia; hartu zure guretzea eta bide egizu[19] baita ere ilunpetan zabiltzanean edo sufrimenduak alde guztietatik erasotzen dizunean… eta zure bihotzak Jaunaren pozarekin gainezka egingo du!

Jaunak kontsolaturik, zu izango zara, besteentzat, Aitaren antzeko: gizaki errukior bat, jota daudenei bihotz emateko eta ahul daudenei babesteko; barre egiten dutenekin pozteko eta atsekabetuekin negar egiteko; gorroto dizutenei maitatzen jakiteko eta zorigaitz guztiak gauzak etengabe ongi eginez gainditzeko; madarikatzen dizutenei bedeinkatzeko eta bortizkeriaz tratatzen dizutenen alde otoitz egiteko.

Utzi egiozu Jaunari bere maitasuna zure bihotzaren barreneraino hedatzen, eta zu errukiz betetako gizon edo emakume bat izatera helduko zara: une oro sakoneraino bizi dena… aukera guztiak onartzeko prest dagoena… gizaki guztien alde edozer gauza egiteko moduan dagoena… eta egunsentiko argiak argi-azkorriaren iratzartzea iragartzen duen bezala, orainaldiko unea betikotasuneko hazia bihurtuko da zuretzat, zure bihotz suntsituari kontsolamendua iritsiko bai zaio Jaunaren eskuko laztan bat bezala.

Mikel Pereira



----------------------------------------------------
[1] “Korrikalaria baino bizkorrago doaz nire egunak: zoriona ikusi gabe doaz ihesi” (Job 9, 25).

[2] “Jaunak atsegin izan eta hautatu bazaituzte… maite zaituztelako izan da” (Deuteronomioa 7, 7-8).

[3] “Zorionaren zain, eta zoritxarra etorri zait; argia itxaroten, eta iluntasuna iritsi” (Job 30, 26).

[4] “Jaten duzue, baina ez zarete betetzen. Edaten duzue, baina ez asetzen” (Ageo 1, 6).

[5] “Maite zaitut, betidanik maite, horregatik natzaizu etengabe leial” (Jeremias 31, 3).

[6] “Bazterrera utzi naute ni, ur biziaren iturria, eta putzuak egin dituzte, urari eusteko gauza ez diren putzu pitzatuak” (Jeremias 2, 13).

[7] Cfr. Isaias 55, 1.

[8] “Egarri zareten guztiok, etorri uretara, etorri, dirurik ez duzuenok ere! Etorri, hartu garia eta jan, hartu ardoa eta esnea, dena hutsean, ordaindu gabe. Zergatik gastatu zeuen dirua goserik utziko zaituzten janaritan, eta lansaria aseko ez zaituzten gauzetan?” (Isaias 55, 1-2).

[9] “Ur honetatik edaten duena berriro ere egarri izango da” (Joan 4, 13).

[10] “Neu naiz bizia ematen duen ogia; niregana hurbiltzen dena ez da, ez, sekula gose izango, eta niregan sinesten duena ez da behin ere egarri izango” (Joan 6, 35).

[11] “Nik emango diodan uretik edango duena ez da sekula egarri izango; zeren nik emango diodan ura betiko bizia darion iturburu bihurtuko baitzaio barruan” (Joan 4, 14).

[12] “Neu naiz zerutik jaitsia den ogi bizia; ogi honetatik jaten duenak betiko bizia izango du… Gizonaren Semearen gorputza jaten eta haren odola edaten ez baduzue, ez duzue bizirik izango zeuengan… Nire gorputza jaten eta nire odola edaten duena nirekin bat eginda dago, eta ni berarekin… ogi honetatik jaten duenak betiko bizia izango du” (Joan 6, 51-58).

[13] “Neu naiz bidea, egia eta bizia” (Joan 14, 6).

[14] “Simon Pedrok erantzun zion: -Jauna, norengana joango gara? Betiko bizia dute zure itzak” (Joan 6, 68).

[15] “Zorionekoak bihotzez behartsu direnak, haiek baitute Jainkoa errege. Zorionekoak negarrez daudenak, haiek baititu Jainkoak kontsolatuko. Zorionekoak bihotz gozokoak, haiek baitira jabetuko Jainkoak hitzemandako lurraz. Zorionekoak Jainkoaren nahia betetzeko gose-egarri direnak, haiek baititu Jainkoak aseko. Zorionekoak errukitsu direnak, haiek baititu Jainkoak erruki izango. Zorionekoak bihotz-garbiak, haiek baitute ikusiko Jainkoa. Zorionekoak bakegileak, haiek baititu Jainkoak seme-alabatzat hartuko. Zorionekoak Jainkoaren nahia betetzeagatik erasotuak, haiek baitute Jainkoa errege. Zorionekoak zuek, niregatik madarikatuko zaituztenean, erasoka eta gezurrez gaizkiesanka erabiliko zaituztenean. Poz zaitezte eta alaitu, handia izango baita zuen saria zeruan” (Mateo 5, 3-12).

[16] “Ezin da inor bi nagusiren morroi izan; izan ere, bata gorroto izango du eta bestea maite, edota batari men egingo dio eta bestea begitan hartuko. Ezin zaitezkete Jainkoaren eta diruaren morroi izan” (Mateo 6, 24).

[17] “Begira senideok, zeintzuk zareten Jainkoak deitu zaituztenok: ez dira zuen artean munduak jakintsutzat hartzen dituenetatik asko, ezta ahaltsu edo aundikien semeetatik ere. Aitzitik, munduak zorotzat duena aukeratu du Jainkoak jakintsuak lotsarazteko, eta munduak argaltzat duena indartsuak lotsarazteko; munduak baliogabetzat eta mesprezagarritzat duena, munduaren begitan ezerez dena, aukeratu du Jainkoak, zerbait direla uste dutenak ezerezteko” (1 Korintoarrei 1, 26-28).

[18] “Ezaguna duzue Jesus Kristo gure Jaunaren eskuzabaltasuna: aberats izanik, behartsu egin zen zuengatik, bere behartsu-izateaz zuek aberats egiteko” (2 Korintoarrei 8, 9).

[19] “Nire ondoren etorri nahi duenak uko dezala bere burua, har dezala bere gurutzea eta jarrai bezait” (Mateo 16, 24).

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue