#
#

Hausnarketak:

# # #

Jainkoaren samurtasuna

#

# # #
#
#

JAINKOAREN SAMURTASUNA






Denpora bere osotasunera heldu zanean, Jaungoikoak bere Semea biali zeban emakume batetik jaioa [1]“Ilunpetan egoan herriak argi handia ikusi dau. Itzalpean bizi ziranei argiak egin deutse distira"[2].

Vladimirrek margotutako Jainkoaren Amaren Ikonoa, ulerkuntza guztia gainditzen dauen Jaungoikoaren samurtasunaren ikonoa da [3]. Jaunaren eta gizateriaren arteko topaketaren misterioa ezagutarazten deutsu; bera da ikusezina danaren begi-bistako ezaugarria, arpegi baten isla, Sagraduagaz bat egiteko topagunea, Jaunaren eta gizon-emakumeen arteko lotura ahalbidetzen dauen ikusgaia.

Hurbildu zaitez Gizakundearen misteriora barne isiltasunaren bitartez. Ez izan bildurrik. Hurbildu zaitez apaltasunez; sinisduna, Jaungoikoagaz aurrez-aurre berba egin eta zutik irauten dauen gizon-emakume bat besterik ez dala konturatuko zera; eta agorrezina dan leialtasuna dauen Jainko bat ezagutuko dozu [4]. Eta harrituta geldituko zera zure ezpanak xuxurlatzen dabena entzutean: “Bihotzak esaten deust: ‘Ea, bila ezazu Jaunaren arpegia’. Zure arpegiaren bila nator, bai, Jauna. Ez gorde niri zeure arpegia!” [5].

Nazareteko Jesusengan sumau dezakezu Jaunaren Arpegia eta Berbea [6]. Kristoren bitartez, Jaungoikoa, askatu, harrera egin eta konfiantza emetzen dauen arpegi baten bihurten da; Jaungoikoak deitu eta beraren bila dabiltzanei inoiz bizkar emongo ez deutsen arpegia; gizakion ahultasuna inoiz epaitu ezta gaitzetsi ere egingo ez dauen arpegia; gizon-egin-dan-Jainkoaren arpegia; gizonaren azken aldiunean Jaungoikoaren eternidadera edegiten dan arpegia.

Jauna zure ondoan dago. Bera da gizateriarentzat Jaungoikoaren irudia. Berarengan ikusten dogu egunen batean izango garana: Jaungoikoarengan bizi dan gizon-emakume baten ikonoa. Berarengan antzematen dogu betiereko arpegia, Jaungoikoak gizakia bere antzeko eta irudiko egin zebanean geunkan arpegia. Berak erakusten deusku Jainkoak, bere samurtasunarekin, gure bihotzean daukagun bakardadea betetea nahi dauela [7], gure inguruan sufrimenduz josita dauden gizon, haur eta emakume guztiak lagundu, sendotu, suspertu eta bihotz ematen ikasi dezagun [8].

Ama Birjinaren gainjantziak dauen iluntasunean, argiz jantzitako zure tunikak, Jauna, distira egiten dau. Zure presentziak hartu zinduzan gizatasuna eraldatzen dau: ulertuezinekoa dan grazia, argi eskuragatxa. Onberatasunez betetako leize hondobakoa. Eta danak zugandik jasotzen dau argia, Kristo distiratsua, zu bai zera gizaki guztiak argitzera datorren eguzki atera barria.

Maria, bihotzez txiroa eta apala, zu zara aleak ereiteko behar dan lur ona, Erreinuaren aleak frutua emongo daben lurra. Zugan jatsi da Jaungoikoaren bedeinkapena, eta gizaldi guztiak esango deutsue bedeinkatua [9].

Zuregaitik, aingeruaren aurrean makurtu zan Jaunaren mirabe apala, Berbea gizon egin zan eta gure artean jarri bizitzen [10], eta guk bere arpegia ikusi dogu. Zuregaitik gure lurrak toki bat eskini zion Eskuratuezinekoa danari, eta buztinak Sortzailea gorpuztu eban.

Maria, zure apaltasunean Jaungoikoaren distira babesten dauen buztinezko ontzia zera. Jaunaren Ama zera zu, hain maitea dogun Ama gurea, eta Eleizaren irudia bere sabelean salbamena daramaelako naz eta oraindik salbamen hori itxaroten jarraitu.

Ama, zure arpegiak leuntasunez eta beldurrez nahastutako samurtasuna adierazoten deusku. Zure hazbegietan margotuta daramazu sufrimentu bare bat, edozein errazoi dalarik, hainbeste gizonak eta emakumeak jasan behar izan dituen zauri eta sufrimentuak.

Bitartekari zarala esanez zuregana dijoanarentzat, zure Semearen errukia bilatzen dozu, zure burua Berarengana hurbilduz eta makurtuz.

Ahaztuezinekoa da zure begirada. Arretaz betetako begiak, deskribitu ezin daitekeen samurtasuna ezkutaten dauen begirada: ama baten bihotz sakonetik urtendako begirada; iragana ikertu eta etorkizuna hausnartu nahi dauen begirada; infinitura zabalik dagoan begirada.

Ama, zuk Jaungoikoa gizakitu dozu, gizakiok zein dan jainkotzen gaituen bidea jakin dezagun; Jainkoaren eta gizakiaren artean egoan tarte zeharkatuezinekoa desagertu egin da.

Emoten dau errubakoa eta zauritutako irribarrea daramazula zure ezpanetan. Esango genuke… garrasi guztiak, malko guztiak, ahalmenik bagako isiltasunak eta garai guztietako gizon-emakumeok ezinezkoa dala adierazoten daben egindako keinuak… beren arrastua itxi dabela zuregan.

Maria, esango genduke zure ezkerreko eskuagaz Bidea, Egia eta Bizia dan Hura adierazoten deuskuzula [11].

Zure neurribako samurtasunetik etenbako errepikatzen dozu: “Jauna, erruki zaitez gizon-emakumeotaz, naz eta beraiek zureganako gupidarik ez izan”. Ezerek ez deutsu ahaztu arazoko profeten ahotsak zioena, aspalditik datozan malkoak eta nahigabeak, gizakion sufrimentuaren ostean ezkutaten diran gorrotoa eta premina gorria.

Jauna, errukiz beterik, zure Amaren arpegira hurbiltzen dozu zurea, kontsolatu nahian; ezkutuan dagoan nahigabea ondo ezagutuko bazendu bezala eta zure itxaropena hedatzea nahiko bazenio bezala: "Ama, urrundu ezazu zure arpegitik tristura!... 'Ni naz… Bizia!'" [12].

Gizakundea: zuregaitik Jaungoikoak daukan maitetasun zoroaren misterio sakona: “Gure Jainkoaren barru errukitsuari esker, goizargia agertu iaku zeru goitik”[13].

Mikel Pereira



----------------------------------------------------
[1] Ikus Galaziakoai 4, 4.

[2] Ikus Isaias 9, 1.

[3] Jaungoikoaren samurtasun kontsolagarria:

- "Une batez itzi zindudazan bertan-beera, baina maitasun andiz hartuko zaitut berriro. Haserrealdi batean, gorde egin neutsun une baten nire arpegia; baina, neure betiko errukiz maite zaitut" (Isaias 54, 7-8).

- "Aita bere seme-alabei buruz samurra denez, Jauna be samurra da bere zintzoai buruz" (Salmoa 103, 13).

- "Amak bere umea kontsolatzen dauanez, halantxe kontsolatuko zaituet Neuk be" (Isaias 66, 13).


[4] Jaungoikoaren leialtasun agorrezina:

- "Auxe erabiliko dot nire bihotzean, eta onexegaitik izango dot itxaropena: Jaunaren maitasuna ez da amaitu, ezta Haren errukia agortu be; goiz oro barritzen dira. Bai handia, Jauna, zure leialtasuna!" (Erostak 3, 21-23).

- "Erakutsi egidazuz, Jauna, zure bideak, adierazo egidazuz zure bide-zidorrak, zuzendu nagizu zure egi-bidean; irakatsi nagizu, nire Jainko ta Salbatzaile zeu zara-ta; zeure zain nago egun guztian. Gogoratu egizuz, Jauna, zure errukia eta maitetasuna: betikoak dira-ta" (Salmoa 25, 4-6).

- "Biurtu nigana bihotz-bihotzez... Biurtu zaiteze zuen Jainko Jaunagana, bihotz oneko eta errukiorra da-ta, asarrerako geldia, maitasunerako aberatsa" (Joel 2, 12-13).

- "Errukiorra eta bihotz-biguna da Jauna, hasarrerako geldia eta onginahi handikoa. Ona da Jauna guztientzat, maitekorra da bere izaki guztientzat" (Salmoa 145, 8-9).


[5] Salmoa 26, 8-9.

[6] Jesusengan agertu zan Jainkoaren onberatasuna:

- "Orain Jaungoiko gure Salbatzailearen bihotz ona eta gizon-emakumeenganako maitetasuna agertu da, eta salbau egin gaitu, ez gure jokabide zuzenagaitik, bere errukiari esker baizik" (Titori 3, 4-5).

[7] Jaungoikoaren samurtasuna gure bihotzaren bakardaderako:

- "Jainkoak maitetu eta bere herri santu izeteko aukeratu zaituenez gero, jantz zaiteze bihotzeko errukiz, ontasunez, apaltasunez, otzantasunez, pazientziaz" (Kolosaskoai 3, 12).

- "Honela dino Jaun ahalguztidunak: epai ezazue zuzentasunez, izan on eta errukitsu" (Zakarias 7, 9).


[8] Sufritzen dutenak laguntzeko, sendotzeko eta suspertzeko:

- "Bedeinkatua Jainkoa, Jesukristo gure Jaunaren Aita, Aita errukitsu eta kontsolamendu ororen iturri den Jainkoa! Berak ematen digu adore atsekabe guztietan, guk ere besteak edozein atsekabetan adoretu ahal izan ditzagun geuk Jainkoarengandik hartzen dugun adoreaz" (2 Korintokoai 1, 3-4).

[9] Ikus Lukas 1, 48.

[10] Ikus Joan 1, 14.

[11] Ikus Joan 14, 6.

[12] Ikus Joan 11, 25.

[13] Ikus Lukas 1, 78.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue