#
#

Hausnarketak:

# # #

Apalak izango dute lurra ondaretzat

#

# # #
#
#

APALAK IZANGO DUTE
LURRA ONDARETZAT








"Zorionekoak bihotz apalak, hareek izango baitabe lurra ondaretzat." [1].

Podereak, aberastasunak edo ospeak erakartzen zaituenean [2]…; besteak baino gehiago balio duzula esaten dizun harropuzkeria azaltzen danean [3]… inoiz zauritu gabe, Kristok hau gogoratzen dizu: “Zorionekoak bihotz apalak...”.

Ez izan bildurrik. Inoiz ez da beranduegi barriro hutsetik hasteko. Jainkoaren pazientzian ez da ezer galtzen. Itxi zaitez gideten, utxi iezaiozu beste Norbaiti zure gizatasunaren buztina modelatzen, eta askatasun parebakoa sentituko dozu.

Jarri ezazu zure konfiantza maite zaituelako gizon egin Zanarengan, eta bukaeraraino zuregaz bide egitearren bere bizia emon Zebanarengan: Berarengan finkatuko da zure amaibako malenkonia; Berarengan sendotuko dira zure hauskortasuna eta gabeziak; Berarengan, egiazko Jainkoak, esanezin dan pozez aseko zaitu, zure mugabako nostalgia asebetez, zure hauskortasuna onartuz, zure txirotasuna aberastuz, zure txikitasuna jainkotuz eta zure bizia betikotuz [4].

Maitetasuna aintzakotzat hartzen ez dan eta indarkeriaz beteta dagoan mundu honetan, zuri jagotzu, apaltasun handienagaz, Jainkoaren Erreinua egi bihurtea [5]. Zuri jagotzu, armarik gabeko eta desarmatutako apaltasunaren indar guztiarekin, lurraren ikuspegia aldatzea eta gizakiaren bihotza zaharberritzea.

Ez zaitez jarri suminaren eta pazientzia ezaren menpe;… zure eguneroko pentsamentuak, itzak, ekintzak edo kinuak ez ditzatela inor gutxietsi edo txarto hartu. Bilatu ezazu beti nola egia-bihurtu zure bizian pazientzia eraginkorra, eta berak ereingo dau zure bihotzean soseguaren, malgutasunaren, egokitzeko, alkar ulertzeko eta parkatzeko ahalmenaren, eta baita be samurtasunerako gaitasunaren hazia. Apaltasunak Jainkoaren eta gizon-emakumeen zerbitzurako eskuragarri jarri dezala zure bizia… eta lasaitasuna, oparotasuna, bakea eta bizitza izango da zure oparia…

Zu ez zera zure bizitzaren jaubea; baina zaran guztia eta daukazun oro Jainkoarengandik jaso dozula autortzeko gai baldin bazara [6], bihotz apalak gideten, babesten eta libreten dituen Jainkoa onarteko be gai izango zara [7]. Eta hau da Berak zuretzat dauen ondoriotasuna: “Bere lurraren” bakea; gizakiekin alkarbanatzen dauen lurra; heriotzik ezagutzen ez dauen lurra; gaiztakeriari herritartasunezko eskubiderik ematen ez dinon lurra; irakaren ereileak inoiz landu ez dauen lurra; atsedenaren iturriak durundi egiten dauen lurra; Ur Biziak isuri eta zeharkatzen dauen lurra [8].

Mikel Pereira



----------------------------------------------------
[1] Mateo 5, 5.

[2] Poderea, aberastasuna edo ospea:

- "Ez pillatu ondasunik lurrean… Izan ere, zure ondasuna dagoan tokian, zure bihotza be antxe egongo da." (Mateo 6, 19. 21).

- "Ugazaba biren morroi, ezin iñor izan daiteke... Jaungoikoaren eta Diruaren morroi ezin izan zaitekeze." (Lukas 16, 13).


[3] "Maite egizuz, seme, zure senideak, eta ez uste izan gure herriko seme-alabak baiño geiago zarenik." (Tobias 4, 13).

[4] "Izan be, Jaungoikoak mundua, bere Seme bakarra emoteraiño maite izan dau: Beronegan sinistu dagian iñortxo be galdu ez daiten, betiko bizitza izan dagian baiño." (Joan 3, 16).

[5] "Ba-dakizue herrietako agintariak herria euren menpean daukena, eskubide osodun jaunak lez, eta aundiak herria nausikeriz erabilten dabena. Zuen artean, barriz, ez da horrela izan bear, bestetara baiño; zuen artean aundi izan nai dagiana, zeuen serbitzari izan daitela, eta zuen artean leenen izan nai dagiana, zeuen serbitzari izan daitela." (Mateo 20, 25-27).

[6] “Zer dozu zuk artu izan ez dozunik? Eta artu izan ba’dozu be, zegaitik arrotzen zara, artu izan ez bai’zenduan?” (I Korintokoai 4, 7).

[7] “Goian dot nire bizitokia, toki santuan, baita biotz damutu eta apalekoagaz be, aulduen espiritua bizkortzeko, beeratuen adorea bizkortzeko.” (Isaias 57, 15).

[8] “Egarri izan daitena, etorri daitela; eta nai dagianak, artu dagiala utsean ur bizia.” (Apokalipsia 22, 17).

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue