#
#

Hausnarketak:

# # #

Jainkoa samurtasuna da

#

# # #
#
#

JAINKOA SAMURTASUNA DA






Zabalik daukazun zauriaren oroipena burutik urrundu ezin dozunean, zure malkoak, ezin lokarturik zenbatu ezin diren gauaz, eta izotz zuriz jantzitako egunsenti amaibakoaz berba egiten dutenean… irribarrea zure ezpainetan ozta-ozta marraztera ausartzen denean… zure begiak, zaurien oroipenengatik atsekabetuta, jagokezan adiskidetze, samurtasun eta maitetasun zatia arrenka eta oihuka eskatzen dutenean… bizitza leherteko zorian dagoala iruditzen jatzunean eta larritasunak bere iluntasunagaz dana estaliko dauela susmaten dozunean, zu bakarrik, galduta eta itxita moduan geratuz… zure bizitzaren erabateko maisua izan nahi dozunean eta beste inor baino gehiago balio dozula pentsetera eroaten deutsun harrotasuna zugan agerten denean… laguntzarik behar ez dozunaren tentazioa eta Jainkoa eta zure anai-arrebak ahazteko bihozkada sentitzen dozunean… Non aurkitu ulertu, harrera emon eta lagunduko deuskun begirada? Non jarri etorkizunerako itxaropena berbiztuko dauen ilusioa? Nola jarraitu itxaroten itzalak be sumeten ez direnean?

Zatoz, Eguberria da! Hurbildu zaitez, anaia/arreba! Ez izan bildurrik! Sartu zaitez doako isiltasunaren denporan, oinuts zaitez lur sagradua zapaltzen bai dozu, eta liluratuko zaitu samurtasuna dan Jainkoak [1].

Historiaren hasieratik, Moisesi Parebakoa bezala agertu jakon Jainkoak, Israel lehenik eta behin maite eta askatasunera deitu ebanak, giza sufrimentuaren aurrean bere samurtasuna adierazoten dau: «Ongi ikusia dot nire herriaren atsekabea… entzun dot haren deadarra… ohartu naz haren oinazeaz. Hura askatzeko jatsiko naz» [2].

Gure Jainkoa, bere seme-alabak osotasunean bizitzera eta gizatasunean haztera deitzen jarraitzen dauen aita bezala da. Baztertua edo era bidebagan eta errukibakoan erabilia sentitzen zaran horri, gure Jainkoak «Urten ortik!» esaten deutsu, eta iluntasunez inguratuta bizi zaranari «Etorri argitara!» [3]… gose eta egarri zaran horri, haize suharraren eta bero itogarriaren eraginez edozein basamortutan sufritzen dozun horri, «Gupidaz hartuko zaitut eta gidauko, iturburu freskoetara eramango» [4] esaten deutsu Jaunak… Jainkoaren errukia, heriotzatik bizitzara eroango deutsun maitetasun eraginkor eta sortzailea da, «Jaunak bere herria kontsolatu dau bere samurtasuna agertuz, atsekabean errukia izan dio» [5]. Nahiz eta zure bizitzan egunak egon non Jainkoak ez deutsula entzuten, ahaztu egin zaituela edo alde batera itxi deutsula uste izan, Jaunak hau esaten deutsu: «Ama bat ahaztu ete-daiteke bere umetxoaz, eta ez ete-yako erruki izango bere sabeleko semeari? Ba, ama ahaztu ba’ledi be, ni ez nintzake zutzaz ahaztuko. Neure esku barruan daukat idatzita zure izena» [6].

Seme galduaren edo aita errukitsuaren parabolan agerten dan seme gazteenagaz inoiz parekatu zara? [7]. Semerik gazteena aitaren etxean bizi zan; maitetua zan, eta, halan be, librea izetea, bere bidea egitea nahi zuen… eta urrutira joan zan… Zu, «urruneko herrialde baten», preminea pasaten dauen seme hau izan zeintekez; zure berezko bihotzetik urrun, jaso dozun bizitza xahutzen dozu; zure amesei adore emonda, diruan jarten dozu zure itxaropena, berekoi eta eskerbako bilakatuz… «ondasun guztiak eralgi ebazan»behea jo zuenean, premina gorriaren erdian egoanean, etxeko oroimina sentitu zuen… Eta aitak bere semea ahaztu al zuen? Ez, aitak ez eban inoiz bere semearengan pentseteari itxi; egonarriagaz, eguna joan eguna etorri bere seme izeten jarraitzen zeban hari itxaroten zion«oraindińo urrun egoala, ikusi eban» bezin laster -hots, zu zauden tokian ikusiz eta zu zaran bezalakoa zarala autortuz- harengana korrika joan zan, samurtasunez besarkatu eta gaitzespen-berba bakarrik barik «musuz bete eban». Semeari emondako besarkada honetan dago aitaren zirrara guztia eta eutsiezinezko poztasuna: azkenik, galduta egoan semea etxera itzuli baita!

Itxi zaitez besarkatzen Jainkoaren samurtasunaz, eta hitzeman ezazu zure bidean zaurituta aurkitzen dituzun guztiekin partekatuko dozula: zabaldu begiak zure anai-arreben arpegietan islatzen dan larritasuna ikusteko; edegi zure belarriak atsekabetuen aldarria entzuteko; zabaldu zure besoak ardurabakotasunaren hesia apurteko, eta munduari, norberekoikeria, gorrotoa, bortizkeria eta heriotzaren gainetik, maitetasunaren ahultasuna ardatz bezala harten dauen gizartea eregiteko beharra erakusten dioten irribarreak, ferekak eta besarkadak eskaintzeko.

Samurtasuna ez da ahultasuna, eta ezinezko balioa da buru hutsa eta harrizko bihotza dabenentzat; lasaitasuna, barruko bakea eta heldutasun emozionala behar dituzu daukazun gauzarik hoberenak beste batzuei eskini al izeteko, eta hori ez da inoiz posible izango zugandik iges egiten ari zaran bitartean. Samurtasuna, berbak aukeratzen jakitea da, eta itzalak zeharkatzen dituen begiradeagaz begiratzen ikastea. Samurtasuna, bildurrak itzaltzen eta zalantzak menderatzen dituen hurbiltasuna da, ez baitago ezer besarkada bat baino poderetsuagoa. Samurtasuna, ezer itxaron gabe ematen dozunean nabaritzen dozun poztasun parebako iturria da. Samurtasuna, zaharrei bizitasuna ematen dauena da, umeak nasaitzen eta lokarrarazten dauena, gizakiak armagabetzen dauena.

Bilatu ezazu egunero tarte bat eta itxi zaitez Jainkoaren errukiagaz besarkatzen [8], Hari ezer esan barik, zuri ezer esan barik, ezer egin barik… bere samurtasunak zure bizitza guztia blaitu arte, barreak zure ezpanetan kanta dezan, irribarreak zure arpegian dantza dezan eta zure izaki osoak berotasuna heda dezan, txikien poztasuna beti kutsakorra izeten dalako. Neurribako doea da egoten jakitea eta harrera emotea, poztasunaren kontsolamendua eskiniz.

Beti daukazu aukera zure uste sakonegaz zintzo izanez bizi izeteko edo, hareei uko eginez, poderearen, diruaren eta epe motzeko etekinen munduan murgilduta bizitzea nahiago daben hareen nahietara tolesteko. Ezer ez dabenen burrukeagaz bat egiten dozun heinean, begiztatu ezazu maitetzera konbidatzen zaituen Hak eskintzen deutsun askatasuna; harritu zaitez partekatzearen basabideetatik, apaltasunaren bidezidorretatik, egiaren bideetatik, anaitasunaren jaira eroaten zaituztela ikusterakoan.

Zure aurrean harresi gehiegi tentetzen diran orduak be egongo dira, eta lur jota, betilun, ilusinorik barik edo hutseko hobietan, zalantzan eta mingostasunean hondatuta egongo zara… Gogoratu ezazu, tristura heriotza bezalako zerbait da eta bakartadea hil-etxe bat bezalakoa; ezazu bizitzagaitik dolu iraunkorrik arrastaka eroan, ezta ebagi bizitzari lotzen zaituen begiztak. Ez bildur izan, beti geratzen dira itxaropenak, baita gaueko iluntasunak dana estalten dauenean be: saiatu ezinezkoa dana; bilatu ezazu inoiz itzaltzen ez dan argia, bilatu «Ni naz bizia» [9] esaten dizunari, eta izan ezazu pazientzia dena bere orduan iritsiko baita.

Baina bizitzak bere lilura galdu dauela uste badozu, utopia guztiez mesfidatzen bazara eta amesteari be uko egiten badeutsazu… atzo ja atzean geratu dalako, gaurko egunak ez dauelako bere osotasuna aurkitzen, eta biharamonak ez dirudielako inoiz garaiz iristen danik… dana beteten dauen haren presentziagaz soilik baretzen dan pazientzia gitxiko itxaronaldian bizi bazara… gogoratu ezazu, ezer ez inork ez daki bakartadeaz gehiago zalantzaren basamortuan barrentzen dan hark baino… Egin apustu bizitzera eragiten deutsunaren alde, begiratu aurrez aurre bizitzari, ez iezaiozu inoiz uko egin gauzak beste era batera egiteari edo beste modu batera bizitzeari jagokezan amesei.

Denpora aurrera doan heinean, ezin dozula gehiago egin, ez dozula ezeretarako balio edo indarrak utzketan zaituela sentitzen badozu… tristurak eta bihozminak harrapeten badeutsue, edo bakartadeak eta mingostasunak dana urpetzen badabe… ohartu zaitez ferekak eta samurtasunez betetako besarkadak xuxurlatzen dabenaz: “Zuk pentseten dozuna baino askoz gehiago balio dozu; garrantzitsua zara niretzat; maite zaitut eta zugaz partekatzea nahi dot nire bizitzako bidea”… eta gogoratu berba honeek zuretzat be esan zirala: «Ez izan ezeren bildurrik, zeugaz nago-ta; ez kikildu, zeure Jainkoa naz-ta. Nik laguntzen zaitut, nik indarten, nik eusten dizut» [10].

Samurtasuna, beste norbaitegaz topez egitera joateko norberarengandik urtetea da. Horregaitik, urten zure lurretik eta aberritik, urten zure ohituretatik eta erosotasunetik, zure aterpe nasaitik eta segurtasunetatik… Ez zaitez lotu zure irizpideetara ezta zure ikuspuntuetara… Urten zugandik eta Beragaz topauko zara, urten zugandik eta zugan aurkituko dozu.

Ezazu aukeratu biderik errazena ezta be erosoena. Igon zaitez haztera eragiten deutsun eta transzendentziarantz gidaten zaituen bidetik; igon zaitez gorantz Misteriora hurbiltzeko, Jainkoaren samurtasunagaz zure bihotza biltzen uzteko, isiltasunean berba egiten deutsun Haren berbak entzuteko, bizia ematen daben berba horiekin Berak zugan dana argitzen baitau: «ikusi dodaz zure malkoak eta osatu egingo zaitut» [11].

Baina, gero, jatsi menditik ezin dalako beti gailurrean egon, ezin da ezkutau poztasuna eta inor ezin da zoriontsua izan bera bakarrik. Egunez egun, burruka ezazu uste sendoak helarazteko, benetako balioak irakasteko, idealegaz jentea berotzeko, itxaronaldirako errazoiak emoteko, gauza txikien balioa aurkitzen laguntzeko, eta bizitzaren misterioari bihotzak edegiteko.

Hiri handietan eta herri txikienetan, leku guztietan topaten ditugu sufritzen daben gizon-emakumeak, eta, era berean, argi eta samurtasun pizka bat itxaroten dabenak. Jetxi, bada, txiroenen eskubideak babestera… jetxi sufritzen dagozanen ondora… jetxi eroritakoak altzetako, zaurituta dagozanak sendatzeko, malkoak lehorteko, kontsolamendua bilatzen daben guztiengana zure eskua luzatzeko… Jetxi eta ez dezazula inoiz ahaztu dana al dauela sinisten dauenak [12], dana al dauela maite dauenak.

Mikel Pereira



----------------------------------------------------
[1] Jainkoak maite gaitu:

- hausiezinekoa dan samurtasunagaz: “Mendiak eraginka eta muruak ikaraka asiarren be, nire maitetasuna ez da zugandik aldenduko, zure zorionaren aldeko nire konpromisoa ez da kolokan jarriko. Halan dinot nik, samurtasun neurribakoagaz zutaz maiteminduta dagoan Jaunak” (Isaias 54, 10).

- aitaren maitetasunaren modukoa dan samurtasunagaz: “Hain seme kutuna da Efrain niretzat, hain ume atsegingarria! Hainbeste zeresan emon deustan arren, ezin dot inola be burutik kendu; dardaraz dago nire barrua, harenganako errukiz gainezka” (Jeremias 31, 20).

- parkamena dan samurtasunagaz: “Zuei parkatzeko begira, errukia agerteko prest dago Jauna, Jainko zuzena baita. Zoriontsuak harengan itxaron dabenak!” (Isaias 30, 18).

- errukia dan samurtasunagaz: “Jauna biotz-bigun eta errukiorra da, asarrerako geldia ta errukiz aberatsa. Ona da Jauna guztientzat, maitekorra da bere izaki guztientzat” (Salmua 145, 8-9).


[2] Urteera 3, 7-8.

[3] Isaias 49, 9.

[4] Isaias 49, 10.

[5] Isaias 49, 13.

[6] Isaias 49, 15-16.

[7] Lukas 15, 11-32.

[8] “Itzul zaiteze Jaunarengana zeuen Jainkoarengana, biotz oneko ta errukiorra da-ta, asarrerako geldia, maitetasunerako aberatsa, ta parkatzeko beti prest dagoena” (Joel 2, 13). “Zeure ontasunak eta errukiak egiten dauste lagun nire bizitzako egun guztietan; eta Jaunaren etxea izango da nire bizitokia amaibagako urteetan” (Salmua 23, 6).

[9] Joan 14, 6.

[10] Isaias 41, 10.

[11] 2 Erregeen 20, 5.

[12] Cfr. Markos 9, 23.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue