#
#

Hausnarketak:

# # #

Pazkoaldia: Zuri bilatzea nahi nizuke

#

# # #
#
#

ZURI BILATZEA NAHI NIZUKE






Zuk, Kristo, erabagiak hartera beharten ez deustazun horrek... Zuk, gau eta egun, nigandik hurbil bide egiten dozun horrek... Zuk, behin eta barriz, nekatuezinekoz “Non dago zure anaia?” (Hasiera 4, 9) galdetzen deustazun horrek... Zuk, lehen maite deustazun horrek... Zuk, nire basamortuko lur lehorretatik eta oasi emonkorretatik zehar nire ondoan zoazen horrek... ...Zuk, oraindik, laguntza emetzen jarraitu dezakezu: heriotzatik bizitzara pasetea nahi dot zuregaz.

Pazkoa berbak igaro esatea nahi dau, bidekurutzea eta hautaketa, alternatiba eta aukeraketa... Zugatz lehorra izeteari uko egin eta udabarriko frutua izan nahi dot, eta horretarako nire anaia-arreben alde minuturo hustea nahi dot... horrela, hiltzen banaz, Zuk alkartasunaren zerbitzari bihurtuko nozu, gizakien arteko senidetasunaren eta zure maitetasunaren ezagugarri nabariaren bilatzaile aspergaitza...

Honako ziurtasuna izetea nahi neuke: nire bizitza guztian zehar egin dezaketen hanka-sarte guztien gainetik, nire bihotzaren gune sakonenean, bere burua inork ezagutzen ez dauen gunean, Zuk, Jauna, patxadaz itxarongo deustazula.

Gizon eta emakumeon irrazionaltasunarengaitik haurren arpegiak bustiten dituen malkoetan apaltasunez [1] bilatu [2] eta topau [3] nahi nizuke...

Hilzorian dagozanen bizitzan… ez etxerik ezta lanik be eta etsita dagozan pertsonetan… gizakien gizabakotasunaren aurrean indarbako sentitzen diran lagunetan [4]… beraien begietatik negar malkoak isuriaz “Jaungoikoa, non zaude?” oihukatzen deutsuen gizon-emakumeetan … Zuri antzematea nahi nizuke....

Bi persona maite direnean… lora bat erneten edo almendrondo bat loratzen denean… norbaitek, ezkutuan, kandela bat pitzketan dauen gunean… edo lagun maite baten alde eskari bat xuxurlatzen dugunean… Zure presentzia sumetea nahiko neuke.

Minuturo zuri nola bilatu jakitea nahiko neuke, segunduro topau deutsudan poza ezagutu al izateko.

Mikel Pereira



-------------------------------------------------------------------------------
[1] Hona hemen gizakiaren desioa:
“Gauza Bakarra dinot Jaunari eskatu,horixe bakarrik dot irrika: Jaunaren etxean bizi naitela bizitza guztian… Bihotzak esaten deust: «Ea, bila ezazu Jaunaren aurpegia». Zure arpegiaren bila nator, bai, Jauna. Ez gorde niri zure arpegia!” (Salmoa 27, 4. 8).

[2] Xumetasunez eta apalki bilatu behar da Jaungoikoa:
- “Bilatu Jaunari bihotz osoz.” (Jakinduria 1,1).

- “Ezazu otoitz egin Jaungoikoari zerura begiratuz, zure barrenera baizen! Ezazu Jaungoikoa zugandik urrun bilatu, zugan baizen … Ezazu eskatu Jaungoikoari zuri maitetzea, zu maitetua zarala jakiteari eta zuk besteak maitetzeari bildur deutsazun bitartean. Maite iezaiozu zuk! Eta jakingo dozu sua egon zalako dagoala beroa, eta zuk maitetzea posible dozula Berak zuri lehenago maitetu zizulako.” (San Agustín: “Buscar a Dios”).

[3] Hau da Jaungoikoaren erantzun profetikoa:
“Entzungo deutsuet niri dei egitera eta otoitz egitera etorriko zarienean. Nire bila ibiliko zarie eta aurkituko nozue. Bihotz osoz nire bila ibilten bazarie itxiko deutsuet ni aurkitzen.” (Jeremias 29, 12-14).

[4] Ezin da Jaungoikoa bilatu txiroenen eskubideak defendatu gabe. Anaitasuna, justizia, elkartasuna eta gizakien arteko bizikidetasuna ez da erraz lortu daitekeen ekintza. Eta, tarteka-marteka, gizon-emakumeen aukerak gainditzen dituztela ematen du, zerua lurretik urrun dagoen bezala. Hala ere, gure munduko anaitasun-kontrako egoera, bihozgabea da: behartsu askoren bizitzeko baldintzak penagarriak diren bitartean pribilegiatu gutxi batzuek ez dute beraien bihotz-gogorkeria alde batera utzi nahi; egoera horrek ez digu aukerarik ematen, gizakion norberekeria erruduna ahaztuz, ekintzaren zailtasunarengatik soilik dela pentsatzeko. Azken osotasuna utopikoa dela pentsatu arren, beti eman daitezke hainbat aurrera pausu anaitasun eta justizi handiago bat lortzeko bidean.

- “Etorri nire bila, bizi zaitezten… Bilatu ondoa, ez gaizkia, bizi zaitezten… Gorrota ezazue gaizkia, maite ondoa, egin zuzentasuna… Datorrela, bai, zuzenbide aura bezala; datorrela justizia, beti darion erreka bezala.” (Amos 5, 4. 14-15. 24).

- “Kristoren gorputza benetan ohoratzea nahi duzu? Ezazu itxi bilozik egoten. Ezazue ohoratu eleizan sedazko oihalegaz, kanpoan hotzez eta bilozik bizia galtzen utzketan deutsazuen bitartean.” (San Joan Crisostomo, 50. predikua S. Mateori buruz, 3).

- “Maitasunari edo justiziari hutsi egiten badeutsat, dudarik barik zugandik urruntzen naz, nire Jaungoikoa, eta nire gurtza idolatria hutsa da. Zugan sinisteko maitetasunean eta justizian sinistu behar dot; zure izena ahoskatzea baino mila bider gehiago balio dau gauza honeetan sinistea; alde batera utzketan baditut ezingo deutsut topau. Bide-erakusle bezala harten dituenak Zuregana daraman bidean dagoz.” (H. de Lubac).

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue