#
#

Hausnarketak:

# # #

Betikotasuneko egarria

#

# # #
#
#

BETIKOTASUNEKO EGARRIA






Zure bizi guztian zehar, egunero, zoriontsu izeteko grineagaz jagiten zera, goizero alaitasun osoa lorteko irrikaz, eta gauak inguratzen deutsunean, zoriontasuna topau dozula pentsaten dozun bakoitzean iges egiten deutsula derrigorrez onartera behartuta ikusten zera [1].

Baina, ahaztu egin al duzu? Ezingo zera zoriontasunaren jaube inoiz izan, eta desagertu egiten da zalantzak, ziurbakotasuna edo segurutasun ezak larritasuneraino eraso egiten deutsuenean; norbaiti edo zerbaiti bildur deutsazunean, bakartadean zure baitan ixten zaranez maitetasunaren doakotasuna antzemateko gai ez zaranean [2].

Zenbat aldiz sentitzen dozun burrukaren erdian hutsi egin dozula! Zenbat aldiz izan dozu dana alde batera utzketako tentaldia! Emoten dau zoriontasuna besteentzako dala bakarrik, zure atsedenik bagako burrukak zuri inolako kontsolamendurik emetzen ez deutsun bitartean [3].

Baina, zuk burrukan jarraitu dezakezu zure gosea eta betikotasuneko egarria asebeteten dauen norbait topeten ez dozun bitartean. Ala nahiago izango al dozu iturriaren hertzean hiltzen diran milaka gizon eta emakumeen antzekoa izatea? [4].

Itxaropen guztiak galdu dituen arpegi tristeak; nekatutako begitarteak igarokorra dan alaitasunaren atzetik ibiltearren; hitzaldi hotzak, haizeak bolada baten eroaten dituen esanahirik bagako berbak; ezintasunaren negar-malkoez estalitako begiradak; mugabako tristura besterik erakusten ez daben begiak, ez bai dakie maitetuak dirala, betikotasuneko maitetasunez maitetuak dirala [5]: beraien erraiak suntsitzen dituen egarria ase dezakeen ura bilatzeko nora joan ez dakien artzain bagako eta zenbatu ezinezko jentetza [6].

Jaungoikoaren doea despreziau ondoren eta, arrakastarik barik, bidezidor guztietan barrena ibili ondoren, itsuak bezala dabiltza, hormetan haztamuka, beraien kabuz bidea topau ezinik eta beraien pausuak atea dagoan tokira gideteko eskua inork harten ez deutseelarik.

Eta zuk, zure barreneko gune sakonenean ahots baten oihartzuna entzuten dozu: “Egarri zaretaren guztiok, etorri uretara… Etorri, hartu garia eta jan” [7]. Baina gizon egitera ausartu dan Jaungoiko batetan sinistu ezinik, eta musturreraino maitetu deutsunari askatasunez maitetzen uzteko bildurra deutsazunez, nahiago dozu aseko ez deutsun elikagaien bila ibiltzea: jaten dozu eta gose zagoz barriro [8]; nahiago dozu beteten ez deutsun edari baten ostean korrika egitea: edaten dozu eta egarri zagoz barriro [9].

Bai, gosea daukazu. Baina, behar bada, ez dakizu zuk bilatzen dozuna ez dala mundu honetako ogia. Zuk behar dozuna egiazko ogia da, Jaungoikoaren ogia, munduari bizia emetzen deutsan ogia [10].

Bai, egarria daukazu. Baina, behar bada, ezin zera konturatu zuk nahi dozuna ez dala lur honetako iturrien ura. Zuk behar dozun iturria, inoiz agorten ez dan ur biziaren iturria da [11].

Eta hona hemen barri ona: Ebanjelioaren bihotzean su bat pitzdu da zuretzat. Jesusek Jaungoikoaren maitetasunaren doea aldarrikatzen deutsu: eskintzen dan bere gorputza aseten dauen egiazko ogia da, eta irauten dauen elikagaia, amaiera bagako bizia emonez; isurten dan bere odola ur bizia da eta, fedeagaz edaten dauenarentzat, iturburu baten bihurten dan edaria, muga bagako bizia eskiniz [12].

Baina bere mezua konbidapen bat be bada. Ikusi barik Jainko biziarengan sinisteko ausardia baldin badozu, eta berarengana, ez ikusmen argian baizen eta sinismenaren gidapean hurbiltzen baldin bazara, Nazareteko Jesusen bizian eta berbatan Jaungoikoaren egiazko arpegia eta Aitarengana daraman bidea topauko dituzu [13].

Zuri jagotzu itxuraz erokeria baten ostean ezkutaten diran eta betiko Bizia daben Berbak topetea. Zuri tokaten jatzu denpora guztietako gizon-emakumeen itxaronaldiari Berak emetzen deutsan erantzuna bereiztea. Inork ez dau inoiz Berak bezala berba egin; inork ez daukaz Berak bezalako betiko Bizia daben berbarik, gure itxaropenak bilatzen dituen eta gure ahuldadeak hain beharrezkoak dituen berbak [14].

Jesusek itxi zituen zoriontasunak egiazko zorionera daramatzaten bideak baino ez dira; apaltasunean eta gardentasunean sakontzeko erabili beharko dituzun bideak; Jainkoaren bihotzera heltzeko behin eta barriro hartu beharko dituzun bideak [15].

Ebanjelioaren testigu izeteko, zuzendu zure begiak Kristorengana: Berak, maite ezazula eskatzen deutsu bakarrik. Maitatea eta maite zaituela jakinez bizitzea, zure bihotza Berearen eskuetan uztea da… eta Berari esker zure arpegian zoriontasunen argiak distiratuko dau.

Kristori jarraitzea nahi badeutsazu, presta ezazu zugan bihotz txiro bat; eta mundu honetako pentsamolde berekoiak ez dezala liluratu zure bihotza, ezingo bai zara izan bi nagusiren morroi [16].

Zer da Jaunaren samurtasuna zuri ezagutarazteko guztiari uko egin zionari jarraitzea? Zer da zuretzat bihotzez Txiroa eta Apala danearen bidean aurrera egitea? Zorionekoa zu honetaz ohartzen bazara: Jaunak ez ditu jakintsuak edo ahaltsuak aukeratzen, baizen eta ahula dana, indartsuak lotsatzeko [17].

Zutaz gehiegi kezkatu gabe, bizi zaitez beti zapalduengandik, txikienengandik eta Jaunaren bakea bilatzen daben guztiengandik hurbil; maite itzazuz zure anaia-arrebak musturreraino, eta Kristo, gugaitik txiro egin zan bezala bere txirotasunagaz gu aberasteko [18], gizakiaren bihotzeko zauriak (hau da Kristoren Gorputzeko zauriak) sendatzeko zure bizia eskintzera helduko zara.

Eta Kristo maitetzeagaitik makurrarazia ikusten bazara, ez daitela gogortu zure bihotza; eutsi sendo itxaropenean; harri gainean eregiteko, ipini ezazu zure konfiantza Bere eskuetan; zaltasun guztien artean, bilatu ezazu beti nola bete Jaunaren nahia; hartu zure guretzea eta bide egizu[19] baita be ilunpetan zabiltzanean edo sufrimentuak alde guztietatik erasoten dizunean… eta zure bihotzak Jaunaren pozagaz ganezka egingo dau!

Jaunak kontsolaturik, zu izango zara, besteentzat, Aitaren antzeko: gizaki errukior bat, jota dagozanei bihotz emoteko eta ahul dagozanei babesteko; barre egiten dabenekin pozteko eta atsekabetuekin negar egiteko; gorroto deutsuenei maitetzen jakiteko eta zorigatx guztiak gauzak etenbako ondo eginez gainditzeko; madarikatzen deutsuenei bedeinkatzeko eta bortizkeriaz trateten deutsuenen alde otoitz egiteko.

Itxi egiozu Jaunari bere maitetasuna zure bihotzaren barreneraino hedatzen, eta zu errukiz betetako gizon edo emakume bat izetera helduko zara: une oro sakoneraino bizi dena… aukera guztiak onarteko prest dagoena… gizaki guztien alde edozer gauza egiteko moduan dagoena… eta egunsentiko argiak argi-azkorriaren iratzartea iragarten dauen bezala, orainaldiko unea betikotasuneko hazia bihurtuko da zuretzat, zure bihotz suntsituari kontsolamendua iritsiko bai jako Jaunaren eskuko laztan bat bezala.

Mikel Pereira



----------------------------------------------------
[1] “Korrikalaria baino bizkorrago doaz nire egunak: zoriona ikusi gabe doaz igesi” (Job 9, 25).

[2] “Jaunak atsegin izan eta hautatu bazaituzte… maite zaituelako izan da” (Deuteronomioa 7, 7-8).

[3] “Zorionaren zan, eta zoritxarra etorri jat; argia itxaroten, eta iluntasuna iritsi” (Job 30, 26).

[4] “Jaten dozue, baina ez zarie beteten. Edaten dozue, baina ez aseten” (Ageo 1, 6).

[5] “Maite zaitut, betidanik maite, horregaitik natxatzu etenbako leial” (Jeremias 31, 3).

[6] “Bazterrera itxi nabe ni, ur biziaren iturria, eta potzuak egin ditue, urari eusteko gauza ez diran potzu pitzatuak” (Jeremias 2, 13).

[7] Cfr. Isaias 55, 1.

[8] “Egarri zareten guztiok, etorri uretara, etorri, dirurik ez dozuenok ere! Etorri, hartu garia eta jan, hartu ardaoa eta esnea, dana hutsean, ordaindu gabe. Zergaitik gastatu zeuen dirua goserik itxiko zaituen janaritan, eta lansaria aseko ez zaituen gauzetan?” (Isaias 55, 1-2).

[9] “Ur honetatik edaten dauena barriro be egarri izango da” (Joan 4, 13).

[10] “Neu naz bizia ematen dauen ogia; nigana hurbiltzen dana ez da, ez, sekula gose izango, eta niregan sinisten dauena ez da behin be egarri izango” (Joan 6, 35).

[11] “Nik emongo deutsadan uretik edango dauena ez da sekula egarri izango; zeren nik emongo deutsadan ura betiko bizia darion iturburu bihurtuko baitjako barruan” (Joan 4, 14).

[12] “Neu naz zerutik jatsia dan ogi bizia; ogi honetatik jaten dauenak betiko bizia izango dau… Gizonaren Semearen gorputza jaten eta haren odola edaten ez badozue, ez dozue bizirik izango zeuengan… Nire gorputza jaten eta nire odola edaten dauena niregaz bat eginda dago, eta ni beragaz… ogi honetatik jaten dauenak betiko bizia izango dau” (Joan 6, 51-58).

[13] “Neu naz bidea, egia eta bizia” (Joan 14, 6).

[14] “Simon Pedrok erantzun zion: -Jauna, norengana joango gara? Betiko bizia dabe zure itzak” (Joan 6, 68).

[15] “Zorionekoak bihotzez behartsu diranak, hareek baitabe Jainkoa errege. Zorionekoak negarrez dagozanak, hareek baititu Jainkoak kontsolatuko. Zorionekoak bihotz gozokoak, hareek baitira jaubetuko Jainkoak hitzemandako lurraz. Zorionekoak Jainkoaren nahia beteteko gose-egarri diranak, hareek baititu Jainkoak aseko. Zorionekoak errukitsu diranak, hareek baititu Jainkoak erruki izango. Zorionekoak bihotz-garbiak, hareek baitabe ikusiko Jainkoa. Zorionekoak bakegileak, hareek baititu Jainkoak seme-alabatzat hartuko. Zorionekoak Jainkoaren nahia beteteagaitik erasotuak, hareek baitabe Jainkoa errege. Zorionekoak zuek, niregaitik madarikatuko zaituenean, erasoka eta guzurrez gaizkiesanka erabiliko zaituenean. Poz zaiteze eta alaitu, handia izango baita zuen saria zeruan” (Mateo 5, 3-12).

[16] “Ezin da inor bi nagusiren morroi izan; izan be, bata gorroto izango dau eta bestea maite, edota batari men egingo deutso eta bestea begitan hartuko. Ezin zaitekeze Jainkoaren eta diruaren morroi izan” (Mateo 6, 24).

[17] “Begira senideok, zeintzuk zarien Jainkoak deitu zaituenok: ez dira zuen artean munduak jakintsutzat harten dituenetatik asko, ezta ahaltsu edo aundikien semeetatik be. Aitzitik, munduak zorotzat dauena aukeratu dau Jainkoak jakintsuak lotsarazteko, eta munduak argaltzat dauena indartsuak lotsarazteko; munduak baliobakotzat eta mesprezagarritzat dauena, munduaren begitan ezerez dana, aukeratu dau Jainkoak, zerbait dirala uste dabenak ezerezteko” (1 Korintoarrei 1, 26-28).

[18] “Ezaguna dozue Jesus Kristo gure Jaunaren eskuzabaltasuna: aberats izanik, behartsu egin zan zuengaitik, bere behartsu-izeteaz zuek aberats egiteko” (2 Korintoarrei 8, 9).

[19] “Nire ondoren etorri nahi dauenak uko dezala bere burua, har dezala bere kurutzea eta jarrai bezait” (Mateo 16, 24).

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue