#
#

Hausnarketak:

# # #

Justizia eraikitzailea

#

# # #
#
#

JUSTIZIA ERAIKITZAILEA






“Zorionekoak Jainkoaren nahia betetzeko gose-egarri direnak, haiek baititu Jainkoak aseko” [1].


Toki guztietan topa ditzakegu beraien etorkizuna itxita dagoala ikusten daben gizon-emakumeak, beraien historiaren pisuagaitik suntsituta bizi diranak: batzuk langabezian dagoz, beste batzuk pobrezia latzean, eta badira premina gorria ezagutzen dabenak be... beste batzuk alkoholaren edo eta drogen kiribilean harrapauta bizi dira... eta gehientsuenak hutsik dagoan beraien bizitzetatik iges egiten dabe arrakasta izetearen eroaldi baten sartuaz edo egun bakotxean diru gehiago irabazteko borrokan eroriaz, horretarako ordaindu behar daben prezioari jaramonik egin gabe, eta beraien inguruan dituen pertsonen zoriari axolarik emon gabe.

Gizon eta emakume horreen artean ba al dago inor boterearen, ondasunak pilotzearen edo ospearen gosez eta egarriz ez dagoena? Baina zenbat izan dira gogobete direnak?

Era berean, han-hemenka, mundu guztian zehar itxaropenez markautako gizon-emakumeak topaten ditugu, justizia beraien bihotzean nola garatzen dan sentitzen dabenak.

Zeren gose dira? Zer nahi dabe beren egarria asetzeko? Izaki barriagaz janztearen gosea daukie; Sortu zituenaren irudira egokitu nahiaren egarria daukie [2]. Ezin dira pozik gelditu Jesusen antzeko egiten ez badira, Bera bai da ikusiezina dan Jainkoaren irudia, justizia eta bakearen espilua.

Eta zuk, izan al dozu inoiz benetako goserik? Gauza guztiekin “asebeteta” dagoan gizarte honetan, izan al dozu inoiz egarririk? Zerk aseten deutsu benetan? Izan zaitez zintzoa: zer da bilatzea eta lortu nahi dozuna: zure zoriona ala Jainkoaren justizia?

Zintzotasuna, zentzuntasuna, zuhurtzia, zuzentasuna eta justizia bilatzen badituzu, hona hemen zure gose eta egarriaren errazoia: zuretzat Jainkoak nahi dauena, horixe izetea. Baina ahalegindu zaitez bereizketa hau egiten: zerua ala Jainkoa bilatu, inpernutik ala pekatutik iges egin; edozein hipokritak nahi dau zerua eta bildur dino inpernuari, baina soilik zintzoa dan gizakiak dauka justiziaren irrika.

Gizatiarragoa dan mundu batean bizitzeko asmoa dozulako, gizon-emakumeen bidebakoikeriei aurre egin behar diezunean ez zaitez mugatu “Jauna! Jauna!” [3] esatera.

Zu zeure begiekin, Hirugarren Munduko hainbat urien kanpoaldean eta herrixketan bizi dan gosea eta premina gorria ikusteko aukera izango bazendu, errukiak berba bako itxiko zizun [4].

Ezin zera axolagabe bizi, ezin dozu itsuaren edo jakinezaren itxurak egin, ezin zera “bidetik okertu” [5] gose, bizilekurik barik, zainketa medikurik barik, eta batez be, etorkizun hobeago baten itxaropenik barik bizi dan neurribako jentetzari ez ikusia egiteko. Zure ahotsak salatu ditzala era guztietako zuzengabekeriak eta pertsona ororen duintasunari errespetua galtzen dioten entitate, erakunde edo gizakiak [6].

Baina ez zaitez konformau injustiziak salatzeagaz. Nahiz kontraesan, atzerapen eta atzerako pausu ugarirekin topau, zu historiaren zentsuaren testigu izatera deituta zaude… Hauxe da zuri eskatzen jatzuna: justizia eregitzailea eta bakearen artisaua izetea, tirabira kontraesankor guztien erdian be.

Topau ezazu bide bat muga guztiak apurtu eta gizon-emakumeengandik hurbilago egoteko; burruka ezazu zure bizia galtzeraino gizakia inoiz be onura alderdikoiengaitik zapaldua izan ez daiten; emon ezazu zure berbea, kateatzen dituen bidebakokerietatik, gizatasuna kentzen deutsen gorrototik eta inguratzen deutsen premina gorritik askatzeko prest zaudela [7]… eta topauko dozu, ez zure gaitasun sortzaileak lokarten dauen ametsa, baizik eta lur-azalean injustizia izpi bat dagoan bitartean gelditzea galarazoten deutsun poza.

Gauza guztien gainetik gizakiari begirunea erakusten deutsan gizarte bat eregiteko burruka egiten badozu, Bizitzaren Jainkoagaz topaketa bat adierazoten dauen gunea otoitza dala konturatuko zera. Hainbat injustizia dagoan arren, bere Erreinua eregiteko Jainkoak lanean jarraitzen dau mundu honetan, eta zu itxaropenaren gizon-emakumea izetera deituta zagoz mundu berberean.

Zuri zeregin haundi bat emon deutsue: egian, justizian eta pakean oinarritzen dan “Maitetasunaren zibilizazino” barria eregitea. Eta mundu justuago bat eregitea, beste gauza batzuen artean, honako ahaleginak egitea da: ondo elikatuta edo gitxieneko heziketa bat gabe dagozan haurrik egon ez daiten; nekazaririk lan egiteko lur zatirik barik egon ez daiten; beste atzerri batekoak edo beste sinismen bat izetearren txarto ordaindutako langilerik egon ez daiten edo beraien eskubideak gutxietsiak izan ez daitezan; beste gizakien edo estaduen eskutik gizon-emakumeen esplotaziorako aukera ematen daben sistemarik egon ez daiten; ez daitela egon larregi dauenik, beste batzuek, inolako errazoirik barik, gauza guztien beharrean dagozanean.

Ebanjelioaren “eromena” sinistarazoteko izan zaitez legamia bezala munduaren bihotzean. Eta gizon-emakumeen sufrimentuak garrasi egiten badau zure bihotzean… gizakiaren bildurrak berbarik ezin esan dauenaren berbak zure ezpanetan ipinten baditu… zu eta mundu guztian zehar sakabanatuta dagozan hainbat jente, gizon-emakume barriaren alde burruka egiten dozuenok, neurri gabe eta buru-belarri aritzearen frutua dan sinfonia unibertsala abesten hasi zaiteze.

Egunez egun, joan zaiteze, erein zuzentasuna eta maitetasuna jasoko dozue [8].

Mikel Pereira



----------------------------------------------------
[1] (Mateo 5, 6).

[2] "Zaindu egizue baztartua eta umezurtza! Zuzen egiezue apalari ta behartsuari! Egin txiroaren eta eskekoare alde, errudunaren eskuetatik areik askaturik!" (Salmoa 82,3-4).

[3] "Ez da Zeruetako Erreinuan sartuko, niri “Jauna, Jauna” diraustan edonor; zeruko nire Aitaren naia egiten dauana baino" (Mateo 7, 21).

[4] “Laguntalde oni erruki nakio… ez daukate jatekorik” (Markos 8, 2).

[5] (Cf. Lukas 10, 31).

[6] “Zabaldu zure agoa eta emon erabagi zuzena txiroaren eta gizagaisoaren alde eginik” (Esakunak 31, 9).

[7] “Zuzen eta bidez ebatzi egizue; askatu zapaldua zapaltzailearen eskutik; ez egiezue kalterik egin arrotz, umezurtz eta andra alargunai; ez isuri odol errubagerik” (Jeremias 22, 3).

[8] “Erein egizue zuzentasuna, eta maitetasuna batuko dozue” (Oseas 10, 12).

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue