#
#

Otoitzerako metodoak:

# # #

Otoitz idatzia

#

# # #
#
#

1 - GOGOAN HARTZEKO ELEMENTUAK



Behin eta berriro azpimarratuko ditugu “zehaztasunak”; izan ere, beharrezko lagungarriak dira, otoitzaldia bizi eta dastatzeko. Gogoan hartzea ongi etorriko zaizula uste dugu.

Otoitzerako LEKU EGOKIA: alderdi hau zaintzea beharrezko da.

• Bakoitzarentzat “EZAUGARRI” bat esanguratsua eta berezia dena, eta otoitzaldirako benetako lagungarri bihurtu daitekeena. Baliogarri izango zaizu “ezaugarriei” buruz hezitzea, laguntza eraginkorra dira.

• Argi dago otoitzaldian gure gogoa BILDU nahia badugu, beharrezkoa da mugikorra eta antzeko guztiak deskonektatzea...

• Otoitzaldian MUSIKARIK erabiltzekotan (askori asko laguntzen die), aurretiaz prestatuta eta eskura eduki.

• Era berean, aurretiaz prestatuta eduki otoitz ordu honetan erabili nahi ditugun “bestelako laguntza guztiak”. Esaterako, kasu honetan, boligrafo bat eta karpeta edo koaderno bat, idatzi behar duzunerako. Horregatik, eduki eskura erabili behar dituzun “baliabide” guztiak. Gogoa desbideratu edo haritik atera ahal zaituen guztia kentzea beharrezkoa duzu.



2 - METODO - EMAN BEHAR DIREN PAUSUAK



1. Otoizkera hau, IDATZITAKO OTOITZA, ez da bigarren mailako zerbait. Alderantziz, norbere larrialdi une batean, baliteke hori izatea ahal duzun BAKARRA. Hori dela eta, mesedegarri da noiz-behinka horrela JARDUTEA, erabili behar denerako “prestaturik” egoteko. Hau gogoan hartzekoa da.

2. Beharrezkoa da gorputz-JARRERA bat eta otoizlari PORTAERA bat hartzea. Baretu, beharbada, ARNAS-JARDUERA xume baten bidez, zeure gogoa biltzeko baliagarri litzaizuke. “Ekintza” honetarako beharrezko duzu Jesusen Espirituari DEITZEA, izan ere, azken batean, otoitz egitea nahi duzu eta ez besterik ezer.

3. ZEHATZ-MEHATZ esanda: neuk barruan bizi dudana eta Jaunari bihotzez esan nahi diodana modu xume batez IDAZTEA da bidea. Gaur horrela modu honetan egin nahi diot: IDATZIZ.

4. Ez dago zertan “gauzak dotore” esaten ibili beharrik, norbera ongi gelditu nahirik. Bestela baizik, utzi sentimenduak berez bihotzetik sortuak izan daitezen eta neure ondoan eserita dagoen Jaun Berarengana apaltasunez eta maitasunez zuzenduak.

5. Ez litzateke alperrekoa izango, -halako unetxo batean gelditzen banaiz-, aurretik idatzi dudana BERRIRO IRAKURTZEA. Seguru asko, horrek lagundu egingo dizu lehen zure barrutik sortu zaizunarekin lotu eta bat egiten. Horrela balitz... jarraitu zuk bakez idazten.

6. Bizi duzunaren “gehiengoa” agertu duzula uste duzunean, utzi -unetxo batean- zure boligrafoa eta koadernoa eta gelditu zaitez isilik ZEURE BIZITZARA BEGIRA, zeure koadernoan idatzi duzunaz hausnarrean. Begiratu egiozu bakez; zabaldu egizu den bestean eta eskaini zure Jaunari. Hori da gaurko zure oparia.

7. Aurreko pausu hori zail egiten bazaizu, ASTIRO IRAKURRI ezazu idatzi duzuna eta aukera itzazu bertako hiru-lau HITZ KLABEAK, behar bada, GAUR egin duzunaren errealitate osoa adierazten dute. Idatz itzazu letra handietan eta... eskaini zure Jaunari. Seguru asko atseden eta bake une bihurtuko zaizkizu.

Behar balitz... berriren berri irakur iezaiozu zure Jaunari idatzi duzuna, ez ahaztu hori dela zure BIZIA, GAUR eta HEMEN.



3 - BIZITZARAKO KONPROMESU BAT



• Bakoitzaren kontua da, baina oso pedagogikoa eta asko laguntzen du bizitzarako KONPROMISO bat ipintzea. Baita EBALUAKETA bat egiteko une egokia izan daiteke, era xume batez bada ere, bizi izandako otoitzaldia aztertuz.

• Baina, unetxo honetan, PUNTU ZEHATZ batera iristea ona litzateke: baliteke... gaurko otoitz-ekintzatik hiztxo banakaren bat egun osoan errepikatzeko gogoan hartzea; edota... salmoren bateko ataltxoren bat; edota... norbere gogoko kanturen bat, eta egunean zehar errepikatzen jarduteko...

• Edota... neure inguruan bizi diren pertsonen bizitza Jaunari eskaintzeko konpromisoa hartu, beren egoera, irudia, itxaropenak, ametsak, nekeak...



4 - OTOITZALDI HAU BUKATZEN JOATEKO



• Gogoko baduzu, ABESTI bat, zein entzunez, zein ahopetik kantatuz norberak, baliteke era egoki bat izatea.

• Edota, batez ere, gogoko bazaizu, MUSIKA soinu giro baketsua sortu eta bizi edota sentitu izan duzun dena bildu... Eta guztia egin lasaitasun eta bake giroan.

• Beste LAGUNGARRI bat gehiago: seguruenez bati baino gehiagori ongarri izango zaie (noizean behin) PARABOLA edota IPUIN bat irakurriz edota berari buruz gogoeta eginez bukatzea. Geldi zaitez unetxo batean hortik jaso duzuna hausnartzen. (Webgune honetako “Laikotza - Parabolak-Ipuinak” txokoan, aurkitu ditzakezu nahi beste).

• Bizi eta esperimentatu duzunagatik ESKERRAK emanez buka dezakezu.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue