#
#

Otoitzerako metodoak:

# # #

Otoitz egin irudi baten laguntzaz

#

# # #
#
#

1 - GOGOAN HARTZEKO ELEMENTUAK



Behin eta berriro azpimarratuko ditugu “zehaztasunak”; izan ere, beharrezko lagungarriak dira, otoitzaldia bizi eta dastatzeko. Gogoan hartzea ongi etorriko zaizula uste dugu.

Otoitzerako LEKU EGOKIA: alderdi hau zaintzea beharrezko da.

“EZAUGARRI” BEREZIA bakoitzarentzat: horrela izatekotan, IRUDI mordoxka bat beharko genituzke. Gaur gaurko irudiak izan daitezke, irudi zirraragarriak... norberak aukeratutakoak. Eskura eduki behar ditugu, otoitzaldi honen “erdigunean”.

• Argi dago otoitzaldian gure gogoa BILDU nahia badugu, beharrezkoa da mugikorra eta antzeko guztiak deskonektatzea...

• Otoitzaldian MUSIKARIK erabiltzekotan (askori asko laguntzen die), aurretiaz prestatuta eta eskura eduki.

• Era berean, aurretik prestatuta eduki zure ustez egoki edo beharrezko den guztia. Ahal diren elementu guztiak eskura eduki, edonolako ezerezagatik burua galduta ez ibiltzeko.



2 - METODO - EMAN BEHAR DIREN PAUSUAK



1. Otoizkera honetan IRUDIA ERDIKO ARDATZ da. Horregatik, “irudi kultur-giro” honetan, otoitz egiteko modu hau arrarotzat hartu liteke, baina EGOERA asko sakonagotik EZAGUTZEKO txit baliogarri suertatzen dira, errealitatea Jaungoikoaren ikuskera berdintsuak erabiliz, konpromiso pertsonal bat hartuz.

2. Ohituta egon behar gintzatezke, bai gorputz JARRERA eta bai BARRU-GIROA egokitzen... ˇbehar-beharrezkoa da! Ongi legoke, baretzeko bidean, ARNAS JARDUERA xume bat egitea, barnearekin jabetuz.

Jesusen ESPIRITUARI DEI EGIN, barru-girotzea eta otoitzaldi hau egiteko... beharrezko da, izan ere, nahi duguna OTOITZ EGITEA da.

3. Jarraipenerako DINAMIKA: Irudi bat AUKERATZEA da (askotatik bat), zer edo hagatik niri gogoko zaidana, “ukitu” nauena. Unetxo batean berari begira-begira egon. Bare-bare eta barrunbean sartuta.

Hauxe da lehendabiziko pausua: IRUDIARI BEGIRA EGON, zehaztasun txikienak ere gogoan jaso, eskaintzen zaidan guztia...

4. Barrua girotu ondoren, orain IRUDIARI berari ENTZUN nahi diot. Hau da: Irudiaren egoerak, han irudian agertzen diren pertsonak… Zer diost? Irudiak zer “dei” edo zer egiten dit? Nola sentitzen naiz berari BIHOTZEZ begira egonda?

Une honetara iritsi ezkero, hobe IRUDIARI berari “HITZ EGITEN UTZI”, beharbada, baliteke, bere sakonean, “deiak” edo “galderak” sortzea, gurariak, erreguak...

5. IRUDIAK esaten didana entzunda gero, irudiak berak eskatzen didanari ERANTZUTEKO ordua da:

• Irudiak “esan” didana, bihotzean “ukitu” didana... nireganatzen dut eta Jaunari eskaintzen diot.

• Ordu egokia litzateke irudiak gogora ekarri dizkidan pertsonen eta beren egoeren alde eskatzeko, edo beren alde otoitz egiteko...

• Edota, unetxo bat hartuz, Jaunari eskerrak emateko pertsonengatik nahiz irudi horrek gogorazten dizkidan mezuengatik, niretzat hain garrantzitsuak izanik...


6. OTOITZALDI honek bizia izan behar du, prisa ibili gabe... eskaintzen didan guztia jasoz eta niregan opari, eskari eta eskerron bihurtuz.

Beste egoera eta pertsona batzuengana (beti ere ona da), IRUDIAK gogora ekarri dizkidan egoera eta pertsonengana “zabaldu” naiteke, eta guztia otoitz bihurtu.

• Seguru asko, ESALDI baten dena biltzeak asko lagunduko leuskit, “mantra” lez, eta astiro eta xuabe-xuabe errepikatuz joateko eta eguneko otoitz-eskari xume bihurtu... eta honela neugan sortuz anaitasunezko eta mundu beteko jarrerak.

• Asko lagunduko lidake aldi batean hortxe gelditzeak, irudiak lagunduta, egoera eta pertsona batzuekin BATASUNA bizi eta sentitu arte.



3 - BIZITZARAKO KONPROMESU BAT



a) Bakoitzaren kontua da, baina oso pedagogikoa eta asko laguntzen du bizitzarako KONPROMISO bat ipintzea. Baita EBALUAKETA bat egiteko une egokia izan daiteke, era xume batez bada ere, bizi izandako otoitzaldia aztertuz.

b) Baina, unetxo honetan, PUNTU ZEHATZ batera iristea ona litzateke:

• Halako “zerbait” erabaki nire bizitzarako...
“Mantra” delako hori sortu egun osoan lagungarri izan dakidan...
Halakoen bidez... harremanean jarri, berarekin elkarlanean zerbait egiteko... irudiak niregan sortu duenaren arabera...



4 - OTOITZALDI HAU BUKATZEN JOATEKO



• Gogoko baduzu, ABESTI bat, zein entzunez, zein ahopetik kantatuz norberak, baliteke era egoki bat izatea.

• Edota, batez ere, gogoko bazaizu, MUSIKA soinu giro baketsua sortu eta bizi edota sentitu izan duzun dena bildu... Eta guztia egin lasaitasun eta bake giroan.

• Beste LAGUNGARRI bat gehiago: seguruenez bati baino gehiagori ongarri izango zaie (noizean behin) PARABOLA edota IPUIN bat irakurriz edota berari buruz gogoeta eginez bukatzea. Geldi zaitez unetxo batean hortik jaso duzuna hausnartzen. (Webgune honetako “Laikotza - Parabolak-Ipuinak” txokoan, aurkitu ditzakezu nahi beste).

• Bizi eta esperimentatu duzunagatik ESKERRAK emanez buka dezakezu.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue