#
#

Otoitzerako metodoak:

# # #

Otoitzean irakurriz

#

# # #
#
#

1 - GOGOAN HARTZEKO ELEMENTUAK



Otoitzerako LEKU EGOKIA: alderdi hau zaintzea beharrezko da.

“KEINU” bereziren bat lagungarri izan leiteke otoitzaldirako: Bibliaren bat zabalik, aurretiaz prestatutako orriren bat...

Mobilak eta antzekoak deskonektatu.

• Otoitzaldian MUSIKARIK erabiltekotan (askori asko laguntzen deutse), aurretiaz prestatuta eta eskura euki.

PARABOLARIK erabilteko asmorik badozu, prest euki.

• Eta bardin otoitz aldirako lagungarri jatzun beste edozein “elementu”.

• Azken laburpen antzera: erabilteko dan guztia... eskura eukitea, otoitzaldian hara-honaka bila ez ibiltearren. Horregaitik, neu nahastu eta desbideratu ahal nauan edozer... kanpora!



2 - METODO - EMON BEHAR DIRAN PAUSUAK



1. IDATZITAKO OTOITZ bat hartu, esaterako Bibliatik Salmoren bat edo beste otoitzen bat.

2. Hartu GORPUTZ eta GOGO JARRERA EGOKIAK otoitzerako. Barrua baretu eta Jaungoiko onaren Espirituari deitu, otoizbiderako lagun izan dakigun.

3. Hasi zaitez otoitza ASTIRO IRAKURTEN. Astiro-astiro. Ahalegindu zaitez irakurten dozuna zeuganatzen. Hau da, ahalegindu zeure bizi bihurtzen, gogo betean esaten, zeuretzat hartuz irakurten dozuzan esaldiak, zeure gogoa bat eginez esaldien esanahiagaz.

4. Bihotz-erdian “ikutzen” bazaitu ESALDIREN BATEK, gelditu bertan. Behin eta barriro errepikatu, bere laguntzaz Jaunagaz bat eginez, esaldiari zumoa atera arte, edota bere barruko gunaz zure barrua ase arte. Egizu Jaungoikoa beste aldeko ertza lez dala; bestaldeko ertzagaz bat egiteko, ez dozu zubi asko behar; nahiko da zubi bat, esalditxo bat nahiko Jaunagaz alkartze hori egiteko.

5. Holangorik jazoten ez bada, JARRAITU ASTIRO-ASTIRO IRAKURTEN, irakurten dozun hori zeureganatzen eta hausnartzen. Noizbehinka gelditu. Atzera jo eta errepikatu bihotzez esaldi esanguratsuenak.

6. Halako uneren baten, uste badozu ez dozula behar irakurketarik, itzi albo baten otoitz idatzia eta itzi egiozu Espirituari zeugan argi egiten berez sortzen jatzuzan esaldiakaz.

7. Une horretako gozotasuna DASTATU; Bere presentziaz DASTATU; Beragaz KONPARTIDU aurkitu dozuna. Dana soseguz eta nasai.



3 - BIZITZARAKO KONPROMESU BAT



• Bakotxaren kontua da, baina oso pedagogikoa eta asko laguntzen dau bizitzarako KONPROMESU bat ipintea.

EBALUAKETA bat egiteko une egokia izan daiteke, era xume batez bada ere, bizi izandako otoitzaldia aztertuz.

Bakotxak bilatu behar dau BIDE zehatza: koaderno baten idatzi; otoitz labur baten laburbatu, egunean zehar errepikatzeko...




4 - OTOITZALDI HAU AMAITZEN JOATEKO



• Gogoko badozu, ABESTI bat, zein entzunaz, zein ahopetik kantatuz norberak, baleiteke era egoki bat izatea.

• Edota, batez ere, gogoko bajatzu, MUSIKA soinu giro baketsua sortu, eta bizi edota sentidu izan dozun dana batu... Eta guztia egin lasaitasun eta bake giroan.

Beste LAGUNGARRI bat gehiago: seguruenez bati baino gehiagori, ongarri izango jake (noizean behin) PARABOLA edota IPUIN bat irakurriz edota berari buruz gogoeta eginez amaitzea. Gelditu zaitez unetxo baten hortik jaso dozuna hausnartzen. (Webgune honetako “Parabolak-Ipuinak” txokoan, aurkitu zeinkez nahi beste).

• Bizi eta esperimentatu dozunagaitik ESKERRAK emonez amaitu daikezu.



AZKEN OHARRA: Otoizkera hau edozeinentzat da eskuragarri. Bizitzako une batzuetan baleiteke ERARIK ERREZENA izatea. Beraz ona izango jatzu bide honetatik JARDUTEA, bizitzako une baten baino gehiagotan beste biderik aurkituko ez dozulako. Ona eta beharrezko da halako momentu batzuetarako holango baliabide egokiak eskura eukitea.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue