#
#

Otoitzerako metodoak:

# # #

Otoitz idatzia

#

# # #
#
#

1 - GOGOAN HARTZEKO ELEMENTUAK



Behin eta barriro azpimarratuko doguz “zehaztasunak”; izan ere, beharrezko lagungarriak dira, otoitzaldia bizi eta dastatzeko. Gogoan hartzea ondo etorrilo jatzula uste dogu.

Otoitzerako LEKU EGOKIA: alderdi hau zaintzea beharrezko da.

• Baita, bakotxarentzat “EZAUGARRI” bat esanguratsua eta berezia dana, eta otoitzaldirako benetako lagungarri bihurtu daitekena. Baliogarri izango jatzu “ezaugarriei” buruz hezitzea, laguntza eraginkorra dira.

• Argi dago otoitzaldian gure gogoa BATU gura badogu, beharrezkoa da mugikorra eta antzeko guztiak deskonektatzea...

• Otoitzaldian MUSIKARIK erabiltekotan (askori asko laguntzen deutse), aurretiaz prestatuta eta eskura euki.

• Era berean, aurretiaz prestatuta euki otoitz ordu honetan erabili gura dozuzan “bestelango laguntza guztiak”. Esaterako, kasu honetan, boligrafo bat eta karpeta edo kuaderno bat, idatzi behar dozunerako. Horregaitik, euki eskura erabili behar dozuzan “baliabide” guztiak. Gogoa desbideratu edo haritik atera ahal zaituan guztia kentzea beharrezkoa dozu.



2 - METODO - EMON BEHAR DIRAN PAUSUAK



1. Otoizkera hau, IDATZITAKO OTOITZA, ez da bigarren mailako zerbait. Hori barik, norbere larrialdi une batean, baleiteke hori izatea ahal dozun BAKARRA. Hori dala eta, mesedegarri da noiz-behinka horrela JARDUTEA, erabili behar danerako “prestaturik” egoteko. Hau gogoan hartzekoa da.

2. Beharrezkoa da gorputz-JARRERA bat eta otoizlari PORTAERA bat hartzea. Baretu, beharbada, ARNAS-JARDUERA xume baten bidez, zeure gogoa batzeko baliagarri litxakizu. “Ekintza” honetarako beharrezko dozu Jesusen Espirituari DEITZEA, izan ere, azken batean, otoitz egitea gura dozu eta ez besterik ezer.

3. ZEHATZ-MEHATZ esanda: neuk barruan bizi dodana eta Jaunari bihotzez esan gura deutsadana modu xume batez IDAZTEA da bidea. Gaur modu honetan egin gura deutsat: IDATZIZ.

4. Ez dago zetan “gauzak dotore” esaten ibili beharrik, norbera ondo gelditu gurarik. Bestelan baino, itzi sentimentuak berez bihotzetik sortuak izan daitezan eta neure ondoan jesarrita dagoan Jaun Berarengana apaltasunez eta maitasunez zuzenduak.

5. Ez litzateke alperrikoa izango, -halako unetxo batean gelditzen banaz-, aurretik idatzi dodana BARRIRO IRAKURTEA. Seguruenez, horrek lagundu egingo deutsu lehen zure barrutik sortu jatzunagaz lotu eta bat egiten. Holan balitz... jarraitu zuk bakez idazten.

6. Bizi dozunaren “gehiengoa” agertu dozula uste dozunean, itzi -unetxo batean- zure boligrafoa eta kuadernoa eta gelditu zaitez isilik ZEURE BIZITZARA BEGIRA, zeure kuadernoan idatzi dozunaz hausnarrean. Begiratu egiozu bakez; zabaldu egizu dan bestean eta eskeini zeure Jaunari. Hori da gaurko zure oparia.

7. Aurreko pausu hori gatx egiten bajatzu, ASTIRO IRAKURRI egizu idatzi dozuna eta aukeratu egizuz bertako hiru-lau BERBA KLABEAK, behar bada, GAUR egin dozunaren errealitate osoa adierazten dabe. Idatzi egizuz letra haundietan eta... eskeini zeure Jaunari. Seguru asko atseden eta bake une bihurtuko jatzuz.

Behar balitz... barriren barri irakurri egiozu zeure Jaunari idatzi dozuna, ez ahaztu hori dala zure BIZIA, GAUR eta HEMEN.



3 - BIZITZARAKO KONPROMESU BAT



• Bakotxaren kontua da, baina oso pedagogikoa eta asko laguntzen dau bizitzarako KONPROMESU bat ipintea. Baita EBALUAKETA bat egiteko une egokia izan daiteke, era xume batez bada ere, bizi izandako otoitzaldia aztertuz.

• Baina, unetxo honetan, PUNTU ZEHATZ batera heltzea ona litzateke: baleiteke... gaurko otoitz-ekintzatik berbatxo banakaren bat egun osoan errepikatzeko gogoan hartzea; edota... salmoren bateko ataltxo bat; edota... norbere gogoko kanturen bat, eta egunean zehar errepikatzen jarduteko...

• Edota... neure inguruan bizi diran pertsonen bizitza Jaunari eskeintzeko konpromesua hartu, euren egoera, irudia, itxaropenak, amesak, nekeak...



4 - OTOITZALDI HAU AMAITZEN JOATEKO



• Gogoko badozu, ABESTI bat, zein entzunaz, zein ahopetik kantatuz norberak, baleiteke era egoki bat izatea.

• Edota, batez ere, gogoko bajatzu, MUSIKA soinu giro baketsua sortu eta bizi edota sentidu izan dozun dana batu... Eta guztia egin lasaitasun eta bake giroan.

• Beste LAGUNGARRI bat gehiago: seguruenez bati baino gehiagori, ongarri izango jake (noizean behin) PARABOLA-IPUIN bat irakurriz edota berari buruz gogoeta eginez amaitzea. Gelditu zaitez unetxo baten hortik jaso dozuna hausnartzen. (Webgune honetako “Laikuntza - Parabolak-Ipuinak” txokoan, aurkitu zeinkez nahi beste).

• Bizi eta esperimentatu dozunagaitik ESKERRAK emonez amaitu daikezu.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue