#
#

Otoitzerako metodoak:

# # #

Otoitz egin irudi baten laguntzaz

#

# # #
#
#

1 - GOGOAN HARTZEKO ELEMENTUAK



Behin eta barriro azpimarratuko doguz “zehaztasunak”; izan ere, beharrezko lagungarriak dira, otoitzaldia bizi eta dastatzeko. Gogoan hartzea ondo etorrilo jatzula uste dogu.

Otoitzerako LEKU EGOKIA: alderdi hau zaintzea beharrezko da.

“EZAUGARRI” BEREZIA bakotxarentzat: holan izatekotan, IRUDI mordoxka bat beharko geunkez. Gaur gaurko irudiak izan daitekez, irudi zirraragarriak... norberak aukeratutakoak. Eskura euki behar dozuz, otoitzaldi honen “erdigunean”.

• Argi dago otoitzaldian gure gogoa BATU gura badogu, beharrezkoa da mugikorra eta antzeko guztiak deskonektatzea...

• Otoitzaldian MUSIKARIK erabiltekotan (askori asko laguntzen deutse), aurretiaz prestatuta eta eskura euki.

• Era berean, aurretik prestauta euki zeure ustez egoki edo beharrezko dan guztia. Ahal diran elementu guztiak eskura euki, edozelango ezebezagaitik burua galduta ez ibilteko.



2 - METODO - EMON BEHAR DIRAN PAUSUAK



1. Otoizkera honetan IRUDIA ERDIKO ARDATZ da. Horregaitik, “irudi kultur-giro” honetan, otoitz egiteko modu hau arrarotzat hartu leiteke, baina EGOERA asko sakonagotik EZAGUTZEKO txit baliogarri suertatzen dira, errealitatea Jaungoikoaren ikuskera bardintsuak erabiliz, konpromiso pertsonal bat hartuz.

2. Ohituta egon behar gintzatekez, bai gorputz JARRERA eta bai BARRU-GIROA egokitzen... ˇbehar-beharrezkoa da! Ondo legoke, baretzeko bidean, ARNAS JARDUERA xume bat egitea, barruagaz jabetuz.

Jesusen ESPIRITUARI DEI EGIN, barru-girotzea eta otoitzaldi hau egiteko... beharrezko da, izan ere, gura doguna OTOITZ EGITEA da.

3. Jarraipenerako DINAMIKA: Irudi bat AUKERATZEA da (askotatik bat), zer edo hagaitik neuri gogoko jatana, “ikutu” nauana. Zatitxo baten berari begira-begira egon. Bare-bare eta barrunbean sartuta.

Hauxe da lehenengo pausua: IRUDIARI BEGIRA EGON, zehaztasun txikienak ere gogoan jaso, eskeintzen jatan guztia...

4. Barrua girotu ondoren, orain IRUDIARI berari ENTZUN gura deutsat. Hau da: Irudiaren egoereak, han irudian agertzen diran pertsonak… Zer dinost? Irudiak zer “dei” edo zer egiten deust? Zelan sentitzen naz berari BIHOTZEZ begira egonda?

Une honetara heldu ezkero, hobe IRUDIARI berari “BERBA EGITEN ITZI”, beharbada, baleiteke, bere sakonean, “deiak” edo “itaunak” sortzea, gurariak, erreguak...

5. IRUDIAK dinostana entzunda gero, irudiak berak eskatzen deustanari ERANTZUTEKO ordua da:

• Irudiak “esan” deustana, bihotzean “ikutu” deustana... neureganatzen dot eta Jaunari eskeintzen deutsat.

• Ordu egokia litzateke irudiak gogora ekarri deustazan pertsonen eta euren egoeren alde eskatzeko, edo euren alde otoitz egiteko...

• Edota, unetxo bat hartuz, Jaunari eskerrak emoteko pertsonakaitik nahiz irudi horrek gogoratuazo deustazan mezuakaitik, niretzat hain garrantzitsuak izanik...


6. OTOITZALDI honek bizia izan behar dau, prixa barik... eskeintzen deustan guztia jasoz eta neugan opari, eskari eta eskerron bihurtuz.

Beste egoera eta pertsona batzuengana (beti ere ona da), IRUDIAK gogora ekarri deustazan egoera eta pertsonakana “zabaldu” naiteke, eta guztia otoitz bihurtu.

• Seguru asko, ESALDI baten dana batzeak asko lagunduko leuskit, “mantra” lez, eta astiro eta xuabe-xuabe errepikatuz joateko eta eguneko otoitz-eskari xume bihurtu... eta honela neugan sortuz anaitasunezko eta mundu beteko jarrerak.

• Asko lagunduko leuskit aldi baten hortxe gelditzeak, irudiak lagunduta, egoera eta pertsona batzuekaz BATASUNA bizi eta sentidu arte.



3 - BIZITZARAKO KONPROMESU BAT



a) Bakotxaren kontua da, baina oso pedagogikoa eta asko laguntzen dau bizitzarako KONPROMESU bat ipintea. Baita EBALUAKETA bat egiteko une egokia izan daiteke, era xume batez bada ere, bizi izandako otoitzaldia aztertuz.

b) Baina, unetxo honetan, PUNTU ZEHATZ batera heltzea ona litzateke:

• Halako “zerbait” erabagi nire bizitzarako...
“Mantra” dalako hori sortu egun osoan lagungarri izan dakidan...
Halakoagaz... hartuemonean jarri, beragaz alkarlanean zerbait egiteko... irudiak nigan sortu dauanaren arabera...



4 - OTOITZALDI HAU AMAITZEN JOATEKO



• Gogoko badozu, ABESTI bat, zein entzunaz, zein ahopetik kantatuz norberak, baleiteke era egoki bat izatea.

• Edota, batez ere, gogoko bajatzu, MUSIKA soinu giro baketsua sortu eta bizi edota sentidu izan dozun dana batu... Eta guztia egin lasaitasun eta bake giroan.

• Beste LAGUNGARRI bat gehiago: seguruenez bati baino gehiagori, ongarri izango jake (noizean behin) PARABOLA-IPUIN bat irakurriz edota berari buruz gogoeta eginez amaitzea. Gelditu zaitez unetxo baten hortik jaso dozuna hausnartzen. (Webgune honetako “Laikuntza - Parabolak-Ipuinak” txokoan, aurkitu zeinkez nahi beste).

• Bizi eta esperimentatu dozunagaitik ESKERRAK emonez amaitu daikezu.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue