#
#

Otoitzen: "JESUS JAUNA"


Artzainen artean Artzain On #
#
#

Jauna,
Belengo artzain apalen artean
Artzain ona izan zinan.
Beretarra zinan Zu.

Jakinduria elkar banatzen zenuten:
galdutako ardia bilatu;
zaurituari zauriak lotu;
bildotsa sorbalda gainera jaso;
larre gurietan artaldea janaritu;
abere gaiztoengandik artaldea defenditu;
ekaitzaren mehatxua denean
eta lainoek beltzak,
artegi segurura zuzendu.

Jauna, Artzain Ona zaitugu Zu.

Erakuts iezaguzu
nekatuari eta ezinduari laguntzen.
Bizitzan zehar, norako gabe dabiltzanentzat,
edo eta bihotza zauriz eta orbanez jantzita dituenentzat
harrera beroa nola izan.

Besteei entzute hutsa
edo eta arretaz eta maitasunez aditzea ez dela berdin
ulertzeko jakinduria emaguzu.

Gure aurpegi serioak eta ilunak
tindatu goiz argiaren irribarrez.

Eguberri honetako apaltasunean
Zu aurki zaitzagun,
ireki gure begiak.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue