#
#

Otoitzen: "JAINKOAREN HITZA"


Zure ahotsaren oihartzuna #
#
#

Jesus Jauna,
zure izenean elkarturik gaude,
gure eguneroko zereginen tartean
zure biziaren Hitza entzuteko.

Lagun iezaguzu, zugan,
Aita-Ama onaren bihotza eta irudia aurkitzen;
lagun iezaguzu, eguneroko bizitzan,
eta zure Hitzaren hausnarketan, zurekin bat egiten.

Gaur erakusten diguzuna hausnartu gura dugu,
Mariagan gizon egin zinan bezala,
egin zaitez gure haragiaren haragi.
Salbamena iragartzen duan
eta gure herrira askapena dakarren
zure ahotsaren oihartzuna entzuteko poza emaguzu;
elikagai lez hartzen dugun hau gogoz hausnar dezagula,
zuk dioskuzuna gozatzen jakin dezagula,
zure Hitza ahogozo gerta dakigula.

Jesus Jauna: ahal duzun neurrian
gure isiluneak bihur itzazu Aitarenganako otoitz,
horrela, zure antzera,
bere egitasmoa onartzeko prestatuz,
zuk utzitako Barri On bezala
munduari ager diezaiogun.

Jauna, zure Hitza gure bizitzan kontenpla dezagula,
zure Biziaren Hitzak gugan eragina izan dagiala,
eta zuk Jainko Aita-Amagandik ikasia
bizitzara eramaten zenuen bezala,
guk ere horrela ikasi eta bizi dezagula.

Espirituaren garrak berotu eta bizkortu gaitzala,
gure bizitzak itxaropenez bete,
eta benetako sinesmendun bezala
zure Bizi Hitzaren bidetik aurrera egin dezagula.
AMEN.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue