#
#

Otoitzen: "ESKERRAK EMATEA"


Eskerrik asko, Jesus #
#
#

Eskerrik asko, Jesus,
Zugatik eta zure Espirituagatik,
zure biziagatik eta zure maitasunagatik.

Eskerrik asko, Jesus,
nire bizia, zurearen jarraipena izatea nahi duzulako,
nire maitasuna, zurearen argi-izpiak,
nire ezpainak, zure hitzak ezagutzeko bide,
nire begiak, zure begiradaren ispilu,
nire izatea, zurearen jarraipena.

Eskerrik asko, Jesus,
nire bideak zure bideetatik zuzendu nahi dituzulako,
nire pausoak zure pausoetatik,
nire bizitza zure bizitzatik...

Eskerrik asko, Jesus,
nire bizitza, bizitza hutsa izatea ez dizulako nahi,
nire anai-arreba diren gizakien artean
zure bizitzaren presentzia bizia baino.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue