#
#

Otoitzen: "ERREGUAK"


Nire makaltasunetik egindako otoitza #
#
#

Bizitzaren bidetik
beti zure aurrean ibiliko naiz.

Jauna, nire bizitza eskaintzen dizut,
egizu emankorra.
Nire nahimena eskaintzen dizut,
zurearen antzekoa egizu.

Ortozik ibiliko naiz,
nire altxorra zarela jakitearen
poz bakarraz.

Har nire eskuak, egin itzazu abegikorrak.
Har nire bihotza, egizu sutsua.
Har nire oinak, egin itzazu neka ezinak.
Har nire begiak, egin itzazu gardenak.
Har nire ordu ilunak eta bihurtu berritasun.

Nire erorpen eta atsekabeetan lagun nahi zaitut.
Ematen dizkidazun gauza txikiekin
gozatzen erakutsi iezadazu,
bide bazterretan gelditu barik
beti harantzago joaten ikasiz.

Har nire nekeak eta egin zureak.
Har nire bide zidorrak, egin zure bidea.
Har nire gezurrak, egi bihurtu itzazu.
Har nire heriotzak, bizi bihurtu itzazu.
Har nire txirotasuna, aberastasun bihurtu egizu.
Har nire esanekotasuna, poz bihurtu egizu.
Har nire ezereza, egin nahi duzuna.
Har nire familia, zurea egizu.
Har nire bekatuak.
Har nire maitasun hutsak,
hainbeste egin barik utzitakoak,
nire eguneroko etsipenak, nire ordu tristeak.

Jauna, zatoz nirekin;
hurreratu nire lorratzetara.
Berriztatu nazazu nire eskaintzan,
ematearen poza senti dagidala,
bizitza ematearen poz betea,
zure zerbitzuan gastatuz.
AMEN.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue