#
#

Otoitzen: "JAINKOAREN HITZA"


Jauna, zure Hitza sinesten dut #
#
#

Zure hitza sinesten dut,
Zugan, Jainko biziaren semearengan sinesten dudalako.
Jauna, zure Hitza onartzen dut,
nire bizitzan pozez onartu zaitudalako.
Zu nigan egotea gurtzen dut
eta ulertu ez arren zure Hitza onartzen dut.
Jesus, zure Hitzarekin pozten naiz,
niretzat bizi-iturri delako.

Eskerrik asko zoriontasunaren bide bat erakustearren:
bihotzez behartsu izatea.
Eskerrik asko zoriontsu izateko proiektu bat eskaintzearren:
ZORIONTASUNAK.
Eskerrik asko, zure bizi egitasmo harrigarri eta hunkigarriagatik.

Jesus, zure zorion bidea eta munduarena ez datoz bat.
Zure bidean aurrera egiteko, sinesmena beharrezkoa da.
Bide horretatik Erreinurantz joatea nahi dut.

Zoriontsu izan nahi dut,
negar egiten duenarekin negar eginez;
gose eta egarri denekin, zuzentasun gose eta egarri izanez;
otzan izan nahi dut eta jasaten ikasi;
errukitsua izan nahi dut, eta behar duenari nire eskua luzatu;
bihotzez ur garbia izan nahi dut, ur bitara jokatu barik;
bakearen alde lana egin nahi dut,
gizakien arteko barkamena ahalbideratuz;
zuzentasunaren izenean aurrean erabilia onartzen dut, Jesus Jauna,
maitasunaren agindua egi bihurtzen joan dadin.
Aproba honetan zoriontsu izan nahi dut
zure Erreinuaren saria handia delako.

Jesus Jauna,
merezi duten proiektu arriskutsuen zale zaituguna,
kontatu nirekin
eta zure Hitza betetzeko emadazu zure Espirituaren indarra.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue