#
#

Otoitzen: "ESKAINTZA"


Nire otoitza #
#
#

Hitz bakarra duan otoitza: besteak.
Ez da eskuzabal izateagatik;
biziaren eskakizuna da.
Besteak gabe, hila naiz,
amets hutsa naiz, gerizpea, ezereza.

Ni naizena, ondoen,
besteak agertzen didate.
Ni neu, eta nire Jainkoa, eurak dira.
Besteen artean, Jauna, lo direnak daude,
etsirik bizi direnak, gose direnak,
esklabo direnak.

Eurentzat oihu, itxaropen
ogi eta askatasun
izan nahi dut.

Zuzentasun osoaren egarri,
eta giza keinu guztietan
fedearen egarri direnak daude.
Eskuak elkartuz
euren bide lagun izan nahi dut,
ezer galdetu bariků

Nire txalupan dagoz,
itsasertz berdina amesten dute,
nahiz eta guztiak hari izen berdina eman ez;
hizketa bera erabiltzen dute:
gizakia esklabutza guztitik
askatu nahi duan hizketa.

Juan Arias

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue