Jesus Jauna, eskerrik asko,
besteak zoriontsu egiteko
eta hazten laguntzen didaten talentuak
nigan jartzearren.
Eskerrik asko, ezberdina izanez,
harremanaren garrantziaz jabetzen naizelako,
besteak diren bezala hartu behar ditudalako;
besteak eta neure burua behar bezala baloratuz.
Gure bizia,
doinu berberaren nota ezberdinak
izan daitezela:
mundu berri baten,
gizarte berri bat eraikitzeko gogoa
egiaztatuko duten
harmonia, poza eta jaia. |