#
#

Otoitzen: "ERREGUAK"


Esna gaitzazu, Jauna #
#
#

Jauna, esna gure bihotzak,
gauza ezerezetan lokartuta daude
eta maite suaren indarra galdu dute.

Jauna, esna gure ilusioa,
ilusio eskasetan itzali da,
eta ez du bilatzen
itxaroten jarraitzeko arrazoirik.

Jauna, esna Zuganako egarria,
ur garratzak edaten ditugu
eta eguneroko gogoak ez dira asebetetzen.

Jauna, esna Zuganako gosea,
goserik uzten gaituen janariak hartzen ditugu
eta ez dugu indarrik aurrera egiteko.

Jauna, esna gure zoriontasun egarriak,
zentzu gabeko jolasetan galtzen gara
eta ez ditugu ikusten zure ezkutuko promesak.

Jauna, esna gure isiltasun hutsa,
bizitzeko biziaren hitzak behar ditugu
eta kontsumo eta modaren deiak bakarrik entzuten ditugu.

Jauna, esna Zu ikusteko gogoa,
ardura askoren zamapean aurkitzen gara
eta zuhur egotearen ordez atsedena hartzen dugu.

Jauna, esna doaneko adiskidetasuna,
handikerietan kokatu gara
eta ordaindu behar direnak bakarrik aintzat hartzen.

Jauna, esna gure sinesmen motela,
amets gaiztoak alboratuz
egun guztiak guretzat jai egunak izan daitezen.

Jauna, esna zure hitz berria,
hainbeste promesa eta iragarkietatik askatu
eta ebanjelioaren argitasuna ikusi dezagun.

Jauna, esna gure espiritua,
bide batzuk egiteko aukera bakarra
Zu ezagutzera eroango gaituen begiak zabaltzea delako.

Jauna, esna zure su bizia.
Barrutik eta kanpotik sutan garbitu beharra dugu
eta lagun iezaguzu itzarrik bizitzen.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue