#
#

Otoitzen: "JAINKOAREN HITZA"


Hitza erregutzen #
#
#

Eroan nazazu basamortura,
eta isiltasunean,
zure Hitza xuxurlatu egidazu.

Eroan nazazu hirira,
eta trafiko eta zarata artean,
zure Hitza oihu egidazu.

Zuzendu nazazu zure bideetatik,
eta patxadaz,
zure Hitza esadazu.

Eroan nazazu ibar eta mendietatik,
eta indarrez eta oihartzunez,
zure Hitza errepika egidazu.

Zuzendu nazazu betiko kanpo aldera,
eta eroapenez,
zure Hitza irakatsi iezadazu.

Atera nazazu nire arazoetatik,
eta graziaz eta gozotasunez,
zure Hitza azaldu egidazu.

Bota nazazu uretara,
eta soseguz,
zure Hitza edatera emadazu.

Eroan nazazu oasi batera,
eta gardentasunez,
zure Hitzaren isla ikusi dagidala.

Pertsonen bihotzetan utzi nazazu
eta itxaron, Jauna,
zure Hitza nigan hazten joan dadin.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue