#
#

Otoitzen: "ESKERRAK EMATEA"


Eskerrak gure Aita-Ama #
#
#

Jainko Aita-Ama ona,
gizaki guztion Aita-Ama,
eskerrak zuri.

Bedeinkatua Zu, Jainkoa,
zure bila gabiltza;
era misteriotsu baten
zure presentzia ez bagenu sumatu,
gizakiak ez ziran ibiliko zure bila.

Zurekin bat egiteko gogoarekin bidean goaz;
Zu ezagutzeko entzuten zaitugu;
eta zure Espiritua gure bizitzetan dabil;
bere maitasunaren beroak
gure bihotza bizten du.

Bedeinkatua zu, Jauna,
egunsentiari kukuka
gauez dabiltzan hainbeste gizatalderen izenean.

Jesus Jauna, zaude gurekin,
gure oinak egiten duten bidean.
Berotu gure bihotza zure hitzarekin,
ireki gure begiak,
bizitza heriotza baino indartsuagoa ezagutzeko.
Orain eta beti zuk dena antzaldatzen duzulako.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue