#
#

Otoitzen: "ESPIRITU SANTUA"


Emaizkiguzu zure dohaiak #
#
#

Zatoz, Jesusen Espiritua,
sinesten dutenen gainera,
zalantzan daudenen gainera,
beldur direnen gainera.

Isuri zure sugarra
gure borondate epelaren gainera,
negu bihurtu zaizkigun ametsen gainera,
gure aukeren sugeldoaren gainera.

Putz egizu zure arnasez
etorkizuna eraikitzen diharduenen gainera,
baloreak zaintzen dituztenen gainera,
biziaren alde dabiltzanen gainera.

Argi iezaiezue zure argiz
artea eta edertasuna sortzen dutenei,
bakearen eta solidaritatearen alde lanean ari direnei,
ardurak eta erantzukizunak dituztenei.

Zure dohainez aberastu ezazu
gizon eta emakume guztien bihotza,
kontinente guztietako hiri eta herriak,
kultura eta erlijio guztiak,
eta behartsuen nahiak.

Zatoz, Espiritu Santua.
Zatoz, hemen eta orain,
gurekin geldi zaitez,
beti guregan.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue