#
#

Otoitzen: "JAINKOAREN HITZA"


Goratua Zu zure Hitzagatik #
#
#

Zure Hitza, Jauna, Berri Ona da,
hazi emankorra, altxor ezkutua,
ur biziaren iturburu, iluntasunean argia,
liluratzen duan itauna, bizi historia,
konpromiso sinatua, eta ez hitz hutsa.
GORATUA ZU ZURE HITZAGATIK.

Jauna, zure Hitza Ebanjelioan dago,
gure erraietan, isiltasunean,
behartsuengan, historian,
onerako gizakiengan, edozein bazterretan
eta zure Elizan, baita naturan ere.
GORATUA ZU ZURE HITZAGATIK.

Jauna, zure Hitza guganaino heltzen da,
zure Eliza irekiaren bidez,
martiri eta profeten bidez,
teologo eta katekisten bidez,
elkarte bizien bidez,
gure guraso eta familien bidez,
onartu eta sinesten dutenen bidez,
zure jarraitzaileen eta baita kanpoko jendeen bidez.
GORATUA ZU ZURE HITZAGATIK.

Jauna, zure Hitzak,
pertsona berri egiten gaitu, gatz eta legami,
anaiarteko elkarte, muga bako Eliza,
giza eskubide guztiekin herri solidario
eta zure Erreinuaren alderdi askatua.
GORATUA ZU ZURE HITZAGATIK.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue