#
#

Otoitzen: "ESKERRAK EMATEA"


Eskerrak zuri, Jauna #
#
#

Eskerrak zuri, Jauna,
gure bizitzako minutu guztiengatik;
gure bihotzak zoriontasuna isurtzen duan
momentu guztiengatik.

Besteekin elkar banatzeko
gurea dena alperrik galtzen ez dugunagatik,
eskerrak ematen dizkizugu.

Ematen diguzun guztiagatik eskerrak ematen dizkizugu:
isiltasunean zure hitzagatik,
maitatzeko gaitasunagatik,
ezintasun eta tristuragatik;
baita poztasunagatik,
itxaropenezko argi-izpiak dira eta.

Biztu gugan bizitzeko gogoa:
gauza txiki eta handien poztasuna,
zure maitasunaren ezaugarri diren guztiena.

Zaindu gugan esker oneko jarrera,
batez ere Zu ezagutzera
eman digun zure Semeagatik,
Zu bazarela
eta Aita-Ama deitzeko aukera ederragatik.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue