#
#

Otoitzen: "ESKERRAK EMATEA"


Eskerrak emateko otoitza #
#
#

Biziaren Jainkoa, eskerrak ematen dizkizugu,
zure samurtasunetik eta eskuetatik hartutako guztiagatik.

Eskerrik asko gure historia guztiagatik,
ibili dugunagatik
eta ibiltzeko daukagunagatik.

Eskerrik asko, batzuetan ikusi ezina den
zure hurbiltasunagatik, saminean ere bai.

Eskerrik asko gurekin fidatzen zarelako;
Eskerrik asko maite gaituzulako
eta gizaki askoren bitartez
maitasun hori nabaritu izan dugulako.

Eskerrik asko familiako eta elkarteko pertsona bakoitzarengatik,
bidean aurkitu ditugun pertsona bakoitzarengatik.

Eskerrik asko bata besteen arduradun egin gaituzulako.
Eskerrik asko Misiora deitzeagatik.

Aita-Ama, guri ere
Jesusek jarraitzera deitzen digu
eta bere deiarekin zoriontsu sentitzen gara;
gure argalkeria ezagutuz ere,
baietza ematen diogu.
Bere hitzarekin fidatuz,
eta deitzen digunak
erantzuteko indarra emango digula jakinik
baietza ematen diogu.
Eskerrik asko zure DEIAGAITIK.

Aita-Ama, emaguzu zure Espiritua,
Jesusen espiritua,
gure bizitza
Ebanjelioaren isla izateko eran
jarraitu diezaiogun.
Eskerrik asko EGINKIZUN horretara deitzeagatik.

Jesusi jarraitzea, beragan sinestea da,
eta beragan sinestea
gure bizitza beragan sustraitzea da,
harreman adiskidetsuak berarekin izatea,
bere hitzak buruz jakitea,
Mariaren antzera, bihotzean erabiltzea,
eta beti hausnartzen eta kontenplatzen ditugun
altxor eder lez gordetzea.
Eskerrik asko JESUS emateagatik.

Izan ere, Maisuaren hitzak entzuteak,
bizitzara eroatea eskatzen digu;
bere eginkizuna jarraitzea,
Jainko Aita-Amaren eginkizuna bera: zure Erreinua.
Jesusi jarraitzea,
Zuk, Aita-Ama, berari emandako MISIOA jarraitzea da;
Zuk bera bidali zenuen bezala,
guk, berak bidaliak sentitzea da.
Eskerrik asko GU KONTUAN IZATEARREN eta behar gaituzulako.

Ebanjelioaren iragarle izatera deitzen gaituzu,
Jesusen antzera, zerbitzari,
loturetatik aske,
hitzekin eta ekintzekin
zure salbamena iragartzera,
gratis hartu duguna gratis ematera.
Eskerrik asko eskaintzen dizkiguzun aukeragatik.

Hitza entzun eta bete zuen Mariaren bitartez
eskatzen dizugu Aita-Ama,
bere antzera, gu ere,
ikasle eta bidalia izatearen
kontzientzia izan dezagula.

Eskerrik asko, Aita-Ama
zure Berri Onaren IRAGARLE izateko
gurekin kontatzen duzulako.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue