#
#

Otoitzen: "ERREGUAK"


Zuzendu nazazu, Jauna #
#
#

Nire argi zaran, Jauna,
zuzen nazazu
inguratzen nauten iluntasunetan,
eraman nazazu aurrerantz!

Gaua iluna da
eta etxetik urruti aurkitzen naiz:
zuzen nazazu!
Zuzen Zuk nire pausoak!

Ikusmuga argi-argia ikustea
ez dizut eskatzen:
zerbait aurrera eginez pozik nago…
Beti ez naiz izan holakoa,
beti ez dizut eska Zuk zuzentzerik.
Aukeratzea gustatzen zaidan
eta bizitza neuk eratzea...
baina orain, zuzen nazazu!

Argi distiratsuak atsegin nituen
eta beldur guztiak baztertuz,
harrokeriak zuzentzen zuen nire nahimena:
Jauna, ez gogora igarotako urteak....
Luzaroan
zure pazientzia zain izan dut:
duda barik, desertu eta urtegietatik eramango nauzu,
mendi eta uholde artetik
gaua egunsenti bihurtu arte
eta goiz argiak Jainkoaren aurpegia agertu arte:
zure Aurpegia, Jauna!

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue