#
#

Otoitzen: "ERREGUAK"


Ausardia nahi dut #
#
#

Jauna, zugatik bizia arriskatzeko
ausardia behar dut,
zure zerbitzuan bizia ematearen
itzelezko poza.

Jauna, hegaz egiteko hegoak
eta gizakien erritmora ibiltzeko oinak emazkidazu.

Jauna, eskaintza,
eguneroko bizitzatik
“nire bizitza emateko”, eskaintza.

Jauna, sartu gure barnean,
ematearen eta eskaintzearen gogoa;
ahulen zerbitzuan
gure bizia eskaintzearena.

Jauna,
egin gaitzazu zure biziaren eraikitzaile,
zure Erreinuaren zabaltzaile,
gure denda gizakien artean jarriaz
zure salbamenezko maitasuna eraman diezagun.

Jauna, egin gaitzazu zure Espirituaren esaneko,
gurutzetik bizia eman dagigun,
lurrean hiltzen den galgarauren antzera
bizia sortu dagigun.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue