#
#

Otoitzen: "BIHOTZ-BERRITZEA, BARKAMENA"


Sua ekartzera etorri naiz #
#
#

“Sua ekartzera etorri naiz”:
kontzientzi ilunak argitzera,
kontzientzi kamutsak askatzera,
indargabetuak jasotzera,
lur jota daudenak indarrez betetzera.
Horretara etorri naiz, horretara bidaltzen zaituet:
gogo berotzera, zirikatzera,
jausiak jasotzera,
adoretsuak indartzera,
kea darion argizaria bizi-berritzera,
sua ekartzera, dio Jaunak.

“Sua ekartzera etorri naiz”:
itzali gabe erretzen den sua da nirea,
pertsona guztiak argitzen dituan sua,
bihotzak erretzen dituan sua,
iluntasunean argi egiten duan sua,
ilunpean distiratzen den sua.
Horretara etorri naiz, horretara bidaltzen zaituet:
erretzera eta sua ematera,
distiratzera eta argi egitera,
sua ekartzera, dio Jaunak.

“Sua ekartzera etorri naiz”:
nire hitza su kiskalgarria da,
gorde ezinezko su-garra,
bizi indarraren berotasuna,
ardo eta odol beroa,
goienean ipinitako argi-zuzia
eta barruko sutargia.
Horretara etorri naiz, horretara bidaltzen zaituet:
mundua berotzera,
zauriak osatzera, su-garrak biztera,
sua ekartzera, dio Jaunak.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue